Edukira joan

Atis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atis
Frigiarren erligioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaCalaus the Phrygian (en) Itzuli
AmaNana
Ezkontidea(k)Zibele
Bikotekidea(k)Magna Mater

Atis[1] (antzinako grezieraz: Ἄττις edo Ἄτυς, Ἄττυς, Ἄττης)[2] edo Attis, galdutako eta berreskuratutako landarediaren jainkoa da; udaberriaren irudia. Frigiar jatorrikoa, Zibeleren kultuarekin lotu zen. Erromatar irudigintzan, frigiar txanoarekin irudikatzen zen, Ekialdean zuen bere jatorria adierazteko, Ekialdetik etorri ziren beste jainkoekin egiten zen legez.

Teodosio Iek, Tesalonikako Ediktuarekin (380), gurtza paganoak debekatu zituen, Attisena barne[3].

Attis anatoliar jatorriko izena da, eta erroa Atalo izen ezagunean agertzen da, adibidez Atalo I, Pergamokoa. Aita esan nahi du, “attas” hitz hitita eta Pala herriaren hizkuntzako[oh 1] "papas" hitza bezala, eta Zeusi ere aplikatzen zitzaion, Frigian eta Bitinian, harekin nahasten baitzen[3].

Hari atxikitako mitologiaren arabera, Attis Frigiako artzain bat zen, Zibeleren kutuna, eta birjina izango zela agindu zion jainkosari. Ez zuen, ordea, hitza bete eta Sangario erregearen alabarekin ezkontzeko hitza eman zuen. Jainkosak, mendeku bila, irenarazi zuen gizon gaztea. Ebaketak heriotza ekarri zion Atisi eta Zibelek, hunkiturik, berpiztu eta pinu bihurtu zuen.[4]

Attis zirikatua eta hilda irudikatzen duen erliebea. Sent Bertran de Comengen aurkitua. Musée archéologique départemental, Haute-Garonne. Sent Bertran de Comenge, Garona Garaia. K.o. III. mendea[5].
Atis jainkoarekin eralzionatua dago. Landfare hau neguaren amaieran eta udaberriaren hasieran loratzen da, oso goiztiarra da eta horregatik, uste da Atisen ezaugarri nagusia (landaretzaren udaberriko berpistea) irudikatzen zuela. Pinua ere lotuta dago jainkoarekin, eta Zibele ama-amorantearen bidez, almendola zuhatzarekin.

Mitoaren beste bertsio bat diatzi zuen Pausanias geografo eta bidaiariak. Agdistisen istorioan, greziarrak ez diren zenbait elementu ikusten dira: Pausaniasi esaten diote Agdistis demonak hasieran, ezaugarri maskulinoak eta femeninoak zituela. Baina Olinpoko jainkoek, Agdistisen beldurrez, bere organo maskulinoa moztu arazi zioten eta, erori zen lekuan almendola zuhaitz bata sortu zen. Fruituak heldu zirenean, Nanak, Sangario ibaiaren (egungo Saaarya) alaba zenak, almendola bat hartu eta magalean jarri zuen, fruitua desagertu egin zen eta haurdun geratu zen. Semea jaio zenean, Atis, mendiaren magalean abandonatu zuen eta Ahari batek hazi zuen umea. Heldu zenean, gazteak ile luzeko edertasuna jainkotiarra zuen, eta Agdistis, Zibele bihurtua, harekin maitemindu zen. Baina Atisen ordezko gurasoek Frigiako Pesinunte hirira bidali zuten, Mida zen erregearen alabarekin ezkontzeko. Ezkontzaren kanta abesten ari zirenean, Agdistis / Zybele eztei osapkizuntean agertu zen, bere boterea erabili zuren, Attis zoratu egin zen eta pinu baten azpian zikiratu zen. Odolustu zen eta hil zenean, bioletak agertu ziren bere odola erori ziren lekuan. Attisen aitaginarreba izan behar zuena, Attisen ekimena errepikatu zuen. Zikirate horiek imitatzeko koribanteak sortu ziren, Zibeles jainkosari kontsakratutako apaiz zikiratuak. Agdistis, damututa eta penatuta Atis hil zelako, Zeusi eskatu zion gaztea berriro bizitzara itzultzeko, baina Zeusek ezin zuen hori egin, eta gutxienez, bere gorputza ez zela deskonposatuko zin egin zuen, bere ilea ederra hazten jarraituko zuela eta hatz txikia mugitu ahal izango zuela[6].

Mitoan kontatzen dena irudikatzen da bere irudikapenetan.

Ponpeiako Casa di Pinario-ko horma-pinturan, Atis artzain irudikatzen da, hankak gurutzatuta dituela, esku batean pedum bat (artzai makil) duela, beste eskuan duen aizto kurbatuari tristuraz begiratzen dion bitartean, zeinarekin zikiratuko baita. Atzealdean dagoen zuhaitz handi batean bermatuta dago, agian izei batean. Baliteke eszena honek Atisen zikiratzea antzezlan baten zati gisa irudikatzea, Vermaserenek iradokitzen duen bezala. Ikusle informatuak eszenak dakarren metamorfosia hautemango zuen.[4]

Atis hila, adibidez, Saint Bertrand de Commingesen aurkituako erliebena ikus daiterke: ilea luzatu zaio eta gorpuaren inguruan. Glanumeko erliebe batean (Vermaseren 1966, Pl. XX.2), Atis palmondo baten ondoan etzanda agertzen da, hankak gurutzatuta (hila baino, atseden hartzen egongo balitz bezala) eta esku batez genitalak estaltzen dituela. Haren ondoan pedum bat dago, eta beste aldean, berriz, syrinx (Panen txirula, artzaiaren sinboloa) bat irudikatzen da, hondoan zintzilik balego bezala (agian arroka batzuetan). Zuhaitz batek, ziur aski altzifrea, pinaburuak dituela, erliebearen ezkerraldea osatzen du.[4]

Askotan frigiar txanoa du buruan, txano mota horren bide, Ekialdetik etorritako jainkoa dela irudikatzen delako.

  1. Pala Anatolia iparraldean zegoen eskualdea zen. Herri horrek hizkuntza indoeuropar desagertua hitz egiten zuen, taulatxo kuneiformeetan agertzen dena, hititen hiriburua izan zen Brontze Aroko Hattusako artxiboetan. Hizkuntza hori, antza, Anatoliako iparraldean hitz egiten zen batez ere eta hititar hizkuntzen taldeko lau azpitalde nagusietako bat dela uste da. Beste hirurak, hititera (Anatolia zentrala), luvitera (Anatolia hegoaldea) eta lidiera (Anatolia mendebaldea) dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  2. (Ingelesez) Smith, William. A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology. .
  3. a b Serrano, Pilar González. (1995). «La génesis de los dioses frigios: Cibeles y Atis» Ilu. Revista de ciencias de las religiones (0): 105–116. ISSN 1135-4712. (kontsulta data: 2023-05-04).
  4. a b c Mucznik, Sonia. (2017). «Metamorphoses: Some Mythological Images in Roman Art» Gerion. Revista de historia Antigua 351  doi:http://dx.doi.org/10.5209/GERI.56961..
  5. Aupert, Pierre; Turcan, Robert. (1995). «Attis et Cybele à Lugdunum Conuenarum (Saint-Bertrand-de-Comminges)» Aquitania 13 (1): 179–192.  doi:10.3406/aquit.1995.1207. (kontsulta data: 2023-05-04).
  6. Pausanias: Greziako deskripzioa. 7.17 - 9.12

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.