Brenda Chapman
| Brenda Chapman | |
|---|---|
(2012) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Beason (en) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Tamalpais Valley (en) |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Kevin Lima (1982 - |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | California Institute of the Arts (en) Lincoln College (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, animatzailea, storyboard artist (en) |
| Enplegatzailea(k) | Walt Disney Studios 1994) |
| Jasotako sariak | |
| brenda-chapman.com | |
Brenda Chapman (1962ko azaroaren 1a, Beason, Illinois, Estatu Batuak) irudi animatzailea, gidoilaria, zuzendaria, produktorea, eta idazlea da.
1998an, DreamWorks Animationen The Prince of Egypt[1] deritzon animaziozko filma bat zuzendu zuen lehenengo emakumea izan zen. 2012an, Disney/Pixar-en Brave filma zuzendu zuen Mark Adrewsekin eta Steve Purcellen zuzendaritzarekin batera. Lan honekin oskar saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen Animaziozko film onenaren kategorian.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brenda [2] Beason,Illinois-en jaio zen, bost anai-arrebetatik txikiena. Lincon Collegean (Illinois) ikasi zuen, bertan Arteetako Associate of arts mentzioa jaso zuen. Ondoren Kaliforniara joan eta animazioa ikasi zuen California Institute of Arts (CalArts) institutuan.
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Graduatu bitartean, Chapman telebista batean animazio sailean aritu zen lanean udako oporretan. 1987an, Arte Ederretan graduatu zen, animaziozko pertsonaien espezializazioan, eta 1998an animazio zuzendari lanerako kontratatu zuten Sirenatxoa filmerako (1989). Ondoren, Chapmnan ilustratzaile bezala lan egin zuen The Rescuers Down Under (1990) eta Beauty and the Beast (1990) filmetan. Bertan, Roger Allersekin lankidetza estuan aritu zen, filmean erabilitako funtsezko sekuentzia eta motiboak definitzen. Beranduago, moldatzaile lanean aritu zen. Marrazki bizidun luzemetrai bat egin zuen lehen emakumea izan zen, The Lion King filmean(1994).
1994ko udazkenean, Chapman DreamWorks Animation-ean lanean aritu zen. 1998an The Prince of Egypt lan egin zuen Steve Hickner eta Simon Wellsekin batera. Estudio garrantzitsu bateko lehen emakume zuzendaria izan zen. Chicken Run-en lan egin zuen, eta DreamWorks-en zenbait proiektutan ere lan egin zuen, estudioa utzi aurretik. 2003ko maiatzean, Chapman eta Allers-ek, Tam Lin zuzenduko zutela iragarri zuten, Eskoziako folk baladaren egokitzapena, Sony Pictures Animation-erako[3].
Urte horretan bertan, Chapman Pixar-era joan zen Joe Ranft lankide oihak gonbidatuta, bertan Cars filmerako (2006) lan labur bat izan zuen. 2008ko apirilean, Chapman Brave(2012) pelikularen zuzendari izendatu zuten, Pixarreko lehen emakume zuzendaria izan zen[4]. 2010eko urrian, ordea, Mark Andrewsek ordezkatu zuen, John Lasseterrekin izandako desadostazunengatik[5]. 2012ko uztailean, Chapmanek aholkulari lana egin zuen Lucasfilm Animation-en, eta Strange Magic-en (2015)[6][7][8] animazio zuzendaritzan laguntzen. Pixarera itzuliko ote zen galdetu zitzaionean, Chapmanek erantzun zuen ez zuela bertara itzultzeko gogorik, giroa eta lidergoa ez zetozela bat berarekin.
2013an, DreamWorks Animation[9][10] era itzuli zen, bertan Rumblewick [6][11]garatzen lagundu zuen. Ondoren, Capmanek DreamWorks utzi zuen. 2016. urtetik aurrera, Chapman Lima Productionsentzako proiektuak garatzen hasi zen, Kevin Lima senarrarekin[11][12].
2016ko Maiatzean, Chapmanek Come Away (2020) filma "live-action" teknikaz egingo zuela jakinarazi zen, Alice in Wonderland eta Peter Pan-en[13] aurrekari den fantasiazko drama. 2018ko maiatzean jakinarazi zen Angelina Jolie eta David Oyelowo Alice eta Peterren gurasoen irudiak izango zirela, eta bi aktoreek filmaren produktore izango zirela[14]. Anna Chancellor eta Clarke Peters aktoreekin elkartu ziren abuztuan, eta hilabete berean Londresen filmatzen hasi ziren[15]
2020ko otsailean, jakinarazi zen Chapman prest zegoela Ghost Squad-en "live-action" teknikarekin egokitzapen bat idazteko eta zuzentzeko[16]. Urte horretako abenduan, Chapmanek esan zuen proiektu horretatik "urrundu" zela, eta Limarekin beste proiektu batzuetan lan egitea erabaki zuen[17].
Gaur egun[18], Chapmanek finantzazio txinatarra duen film independente batean lan egiten ari da, eta "Han dinastiaren ipuin folkloriko bat" kontatuko du.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Zuzendaria | Idazlea | Istoria ikuskatzailea | Istoria artista | Bestea |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1988 | Who Framed Roger Rabbit | Ez | Ez | Ez | EZ | Bai |
| Oliver & Company | Ez | Ez | Ez | Ez | Bai | |
| 1989 | The Little Mermaid | Ez | Ez | Ez | Ez | Ez |
| 1990 | The Rescuers Down Under | Ez | Ez | Ez | Ez | Ez |
| 1991 | Beauty and the Beast | Ez | Ez | Ez | Bai | Ez |
| 1994 | The Lion King | Ez | Ez | Bai | Ez | Ez |
| 1996 | The Hunchback of Notre Dame | Ez | Ez | Ez | Bai | Ez |
| 1998 | The Prince of Egypt | Bai | Ez | Ez | Ez | Bai |
| 1999 | Fantasia 2000 | Ez | Ez | Ez | Ez | Bai |
| 2000 | The Road to El Dorado | Ez | Ez | Ez | Gehigarria | Ez |
| Chicken Run | Ez | Ez | Ez | Gehigarria | Ez | |
| 2001 | Shrek | Ez | Ez | Ez | Ez | Bai |
| 2003 | Sinbad: Legend of the Seven Seas | Ez | Ez | Ez | Ez | Bai |
| 2006 | Cars | Ez | Ez | Ez | Bai | No |
| 2007 | Ratatouille | Ez | Ez | Ez | Ez | Bai |
| 2008 | WALL-E | Ez | Ez | Ez | Ez | Bai |
| 2009 | Up | Ez | Ez | Ez | Ez | Bai |
| 2010 | Toy Story 3 | Ez | Ez | Ez | Ez | Bai |
| 2011 | Cars 2 | Ez | Ez | Ez | Ez | Bai |
| 2012 | Brave | Bai | Bai | Ez | Ez | Bai |
| 2015 | Strange Magic | Ez | Ez | Ez | Ez | Bai |
| 2019 | The Lion King | Ez | Ez | Ez | Ez | Bai |
| 2020 | Come Away | Bai | Ez | Ez | Ez | Ez |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Oharrak |
|---|---|---|
| 1984 | Heathcliff | Ezpainen sinkronizazio zuzentzailea
21 atal |
| 1985–1986 | Hulk Hogan's Rock 'n' Wrestling | Pertsonaien diseinatzailea
5 atal |
| 1986 | Dennis the Menace | Ezpainen sinkronizazio zuzentzailea
65 atal |
| 1986–1987 | The Real Ghostbusters | Animatzailea
76 atal Ezpainen sinkronizazio zuzentzailea 2 atal |
| 1997 | Cartoon Sushi | esker bereziak
atal 1 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Laura. (2011-10-20). «Brenda Chapman» Animation Insider (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ «Abril 2018.- Brenda Chapman (1962) - Ayuntamiento de Villafranca de los Caballeros» villafrancadeloscaballeros.es (kontsulta data: 2024-05-21).
- ↑ (Ingelesez) Harris, Dana. (2003-05-09). «Sony tooning new animation unit» Variety (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ (Ingelesez) Fritz, Dade Hayes,Ben; Hayes, Dade; Fritz, Ben. (2008-04-08). «Disney unveils animation slate» Variety (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ (Ingelesez) Sperling, Nicole; Times, Los Angeles. (2011-05-25). «When the glass ceiling crashed on Brenda Chapman» Los Angeles Times (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ a b «You are being redirected...» www.animationmagazine.net (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ «Surprise! George Lucas Wrote A Disney Animated Movie Call | The Playlist» web.archive.org 2015-01-13 (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ «411MANIA | Strange Magic Review» web.archive.org 2015-01-23 (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ «Marin's Brenda Chapman shares Oscar glory for 'Brave' with her teenage daugthter - Marin Independent Journal» web.archive.org 2013-12-02 (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ (Ingelesez) McIver, Brian. (2012-12-09). «Director behind Brave reveals her agony at getting kicked off film» Daily Record (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ a b (Ingelesez) Failes, Ian. (2016-09-26). «Life After Pixar: An Interview with Brenda Chapman» Cartoon Brew (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ «Story and Technology | San Francisco ACM SIGGRAPH» web.archive.org 2015-10-16 (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ (Ingelesez) Hipes, Patrick. (2016-05-11). «‘Brave’ Director Brenda Chapman To Make Live-Action Debut With ‘Come Away’» Deadline (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ (Ingelesez) Jr, Mike Fleming. (2018-05-30). «Angelina Jolie & David Oyelowo To Star In Fantasy ‘Come Away’; ‘Brave’ Helmer Brenda Chapman’s Live-Action Debut» Deadline (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ (Ingelesez) Hipes, Patrick. (2018-08-10). «‘Come Away’ Fantasy Pic Starring Angelina Jolie And David Oyelowo Adds Cast, Begins Shoot» Deadline (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ (Ingelesez) N'Duka, Amanda. (2020-02-05). «‘Come Away’ Director Brenda Chapman To Direct ‘Ghost Squad’ Adaptation Based On Upcoming Scholastic Book» Deadline (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ (Ingelesez) Erbland, Kate. (2020-11-15). «‘Brave’ Oscar Winner Brenda Chapman Teases a Possible Return to Animation» IndieWire (kontsulta data: 2024-05-29).
- ↑ «Brenda Chapman: “La forma de retratar a las mujeres en el cine animado ha cambiado”» Ameco Press 2018-03-22 (kontsulta data: 2024-05-24).