Edukira joan

Cassandre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cassandre

Bizitza
JaiotzaKharkov Governorate (en) Itzuli1901eko urtarrilaren 24a
Herrialdea Frantzia
 Errusiar Inperioa
HeriotzaParis1968ko ekainaren 17a (67 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria 
Heriotza moduasuizidioa
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, type designer (en) Itzuli, kartelgilea, litografoa, tipografoa, jantzi-diseinatzailea, eszenografoa, marrazkilaria, diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea, diseinatzailea eta stage painter (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris
Izengoitia(k)Cassandre, Adolphe Mouron, Mouron, Adolphe Édouard eta Cassandre, Adolphe Edouard Jean-Marie Mouron

cassandre.fr eta cassandre-france.com
Find a Grave: 282675570 Edit the value on Wikidata

Adolphe Jean-Marie Mouron  (Kharkiv, 1901ko urtarrilaren 24a – París, 1968ko ekainaren 17a), Cassandre seudonimoarekin ezaguna zena, artista grafikoa, kartelen diseinatzailea eta XX. mendeko tipografo frantsesa izan zen. Diseinu grafikoaren munduan duen eragina ukaezina da, eta bere lana gaur egun ere miretsia eta aztertua da.[1]

1901eko urtarrilaren 24an jaio zen Járkov-en​, garai hartan Errusiar Inperioa (gaur egun Ukraina) zena, eta 1968ko ekainaren 17an hil zen Parisen, Frantzian.[2] Errusiako Iraultzaren ondoren, bere familia Parisera joan zen, eta han eman zuen bere bizitzaren zatirik handiena. Aldaketa sozial, politiko eta artistiko garrantzitsuen garaian bizi izan zen, eta horrek eragina izan zuen bere lanen eta munduaren ikuspegian. Soldadu gisa borrokatu zuen lehen mundu gerran. 1924an Madeleine Cauvetekin ezkondu zen, eta harekin seme bat izan zuen, Henri Mouron, 1946an dibortziatu aurretik. 1947an berriro ezkondu zen Nadine Robinsonekin, eta 1954an berriro dibortziatu egin zen. Apurka-apurka hondatzen joan zen, depresioan erori, eta 1968ko ekainaren 17an bere buruaz beste egin zuen Parisen, aurreko urtean lehen saiakera egin ondoren.[3]

Ibilbide artistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisen École des Beaux-Artsen eta Académie Julianen ikasi zuen.[4] Garai hartan kartel publizitarioek zuten ospea zela eta, Pariseko inprimategi batean lan egiteko aukera sortu zitzaion. 1924an, Cassandrek kontratu esklusibo bat sinatu zuen Hachard & Cie argitaletxearekin, eta 1927ra arte haientzat kartelak argitaratuko zituen.[1] Kubismoan eta surrealismoan inspiratuta, ospe handia lortu zuen Au Bûcheron (Egurgilea) bezalako lanarekin. “Egurgilea” obra ebanisteria batentzat sortutako kartela izan zen; zeinak 1925eko Exposition Internationale des Arts Décoratifs et Industriels Modernes-en lehen saria irabazi zuen, eta hor ezagutu zuen Charles Peignot.[5] 1936an bere posterren atzera begirako erakusketa egin zen New Yorkeko Arte Modernoko Museoan (MoMA).

Cassandrek arrakasta lortu zuen eta bazkideen laguntzarekin Alliance Graphique izeneko publizitate agentzia propioa sortu ahal izan zuen, 1930eko hamarkadan zehar askotariko bezeroei zerbitzua emanez. Beharbada, ezagunagoa da bidaiak iragartzen dituzten kartelengatik, Compagnie Internationale des Wagons-Lits bezalako bezeroengatik.[6] Aerografia teknikaren aitzindaria izan zen. Gainera, diseinu grafikoa irakatsi zuen École des Arts Décoratifs-en eta gero École d 'Art Graphiquen.[4]

Bigarren Mundu Gerra heldu zenean, Cassandre frantziako armadan aritu zen Frantzia erori arte. Bere negozioak aspaldi desagertu zirenez, antzerkirako eszenatokiak eta jantziak sortuz iraun zuen. Gerra ostean, lan ildo horretatik jarraitu zuen, eta bestetik, oleo pinturara bueltatu zen. Frantziako hainbat moda-etxe ospetsuekin ere lan egin zuen.[3]

Hil ostean, 1985ean, bere seme Henri Mouronek bere aitaren lanaren ikerketa bat argitaratu zuen izenburua A.M. Cassandre zuen liburu batean.[6]

Cassandre ezaguna da, batez ere, publizitate-kartelen diseinatzaile gisa egindako lanagatik, tipografia, ilustrazioa eta argazkilaritza modu berritzailean uztartzen baitzituen.[7] Garaiko mugimendu artistikoaren eragina izan zuen bereziki, hala nola kubismoarena eta konstruktibismoarena, baita gerren arteko garaiko berrikuntza teknologiko eta sozialena ere.[8]

Hainbat markarentzat publizitate-kartel ezagunak sortu zituen grafista frantsesak, hala nola Ipar Izarra, Dubonnet ("Dubo, Dubon, Dubonnet!" eslogana) Normandie transatlantikoa, Cinzano eta Compagnie Internationale des Wagons-Lits. 1961ean, Yves Saint Laurent markaren logotipo ospetsuaren diseinua sortu zuen Cassandrek, bere prestigioa areagotuz.[1]

Cassandre laster interesatu zen Bauhaus-az, bere konposizioetan horren eragina islatuz; bere estiloaren ezaugarri nagusia forma geometrikoak, kolore bibratzaileak eta konposizio dinamikoak erabiltzea da. Cassandre ere berritzailea izan zen tipografien diseinuan, 1930eko hamarkadan Bifur eta Peignot bezalako iturriak sortuz.[9] ​​Tipografia hauek forma hutsetan oinarritzen dira, funtsezkoenera murriztuta, identifikatzeari utzi gabe. Bere lanek beren estilo oso identifikagarria azaltzen dute, formen sinplifikazioan eta perspektiben azentuazioan oinarrituta, eta aldi berean itxura oso geometrikoa azpimarratzeko.[6]

Cassandreren ospea, neurri handi batean, produktu edo ekitaldi baten esentzia diseinu bakar batean atzemateko duen gaitasunari zor zaio, modernitatea nostalgia-ukitu batekin konbinatzen zuen ikuspegi grafiko bereizgarri bat erabiliz. Bere maisuek eta eraginek Fernand Léger eta Pablo Picasso bezalako artistak barne hartzen dituzte, baita Kubismoa eta Futurismoa bezalako mugimendu artistikoak ere. Arrakasta izan zuen arren, Cassandrek kritikak ere jaso zituen artearen ikuspegi komertzialagatik eta publizitatearekin zuen loturagatik.

Gaur egun, Cassandreren lana XX. mendeko diseinu grafikoaren ondaretzat hartzen da. Haren kartelak eta tipografiak mundu osoko diseinatzaileek aztertzen eta estimatzen dituzte oraindik ere, eta haren lan asko izen handiko museoen bildumetan daude, hala nola New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan eta Parisko Dekorazio Arteen Museoan.

Bere lanetan XX. mendeko gerren arteko garaiko abangoardia artistikoen eragina ikus daiteke, hala nola kubismoa, Le Corbusierren purismoa, eta baita futurismoa ere lerro zinetikoak eta abiadura-sentsazioa erabiliz.

Art Deco estiloagatik ere nabarmendu zen, irudi geometrikoekin eta kolore ilun eta metalikoekin, ertz zorrotzekin, xehetasun estilizatuak eta dekorazio-objektuak miresten zituen estiloarekin. Bestalde, Bauhaus-en eragina izan zuen, eta horri esker bere diseinuekin enpresa propioa sortzeko aukera izan zuen.[3]

Cassandrek berak kartela definitzea zaila zela zioen. “Il est difficile de situer l’affiche parmi les arts picturaux. Certains pensent qu’elle n’est qu’une branche de la peinture, ce qui est une erreur ; d’autres la placent parmi les arts décoratifs, et à mon avis, ils se trompent aussi. Euskarara itzulita; “Zaila da kartelari arte piktorikoen artean lekua zehaztea. Batzuek pinturaren adar bat gehiago dela uste dute, eta hori okerra da; beste batzuek dekorazio-arteen artean kokatzen dute, eta, nire ustez, oker daude”. Kartela ez da pintura edo dekoratua, zerbait desberdina baizik, nahiz eta batzuetan bata edo bestearen bitartekoak erabiltzen dituen. Kartelak artistak bere nortasuna sinatzeari uko egitea eskatzen du. Egiten badu, jokoaren arauak hausten ditu. Pintura helburu bat da berez, eta kartela, berriz, helburu baterako bitarteko bat da, iragarlearen eta publikoaren arteko komunikabide bat, telegrama baten antzekoa. Kartelgileak telegrafo-operadorearen lana egiten du. Ondorioz, kartelak eduki behar ez duen mezu bat igorri eta transmititzen du, informazio xehatua.[3]

  • Bifur, 1929.
  • Acier, 1930.
  • Peignot, 1937.
  1. a b c (Gaztelaniaz) de 2013, Por: Giancarlo Gomero | 11 de diciembre. «Cassandre, creador del cartel moderno» Ilustrados (kontsulta data: 2025-05-15).
  2. (Gaztelaniaz) «Cassandre Cartelista» El Historial del Diseño 2008-05-20 (kontsulta data: 2025-05-15).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «Adolphe Jean-Marie Mouron, (Cassandre), le rey de los carteles Art Decó» Felix Maocho 2017-01-25 (kontsulta data: 2025-05-15).
  4. a b «Cerutti Miller - Original Antique French Posters» www.ceruttimiller.com (kontsulta data: 2025-05-15).
  5. Mouron, Henri. (1985). A.M. Cassandre. New York : Rizzoli ISBN 978-0-8478-0651-5. (kontsulta data: 2025-05-15).
  6. a b c (Gaztelaniaz) Juan. «AM Cassandre: Maestro del cubismo» OLDSKULL (kontsulta data: 2025-05-15).
  7. K. Brown, Robert. (1979). The Poster Art of A. M. Cassandre. E. P. Dutton, New York, 11 or..
  8. (Frantsesez) Cassandre (graphiste). 2025-02-26 (kontsulta data: 2025-05-15).
  9. a b «Identifont - Adolphe Mouron Cassandre» www.identifont.com (kontsulta data: 2025-05-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]