Colcannon
Itxura
| Colcannon | |
|---|---|
| patata platera | |
| Osagaiak | Patata-purea, aza berdea, gurina eta esnea |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Irlandako Errepublika |
Colcannon (Irlandako cál ceannann, buru-zuriko aza esan nahi duena) Irlandako eta Eskoziako mendebaldeko sukaldaritzako plater tradizional bat da, patata-purearekin, azarekin (edo aza berdearekin), gurinarekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin egina. Beste osagai batzuk ere izan ditzake, hala nola esnea, krema, tipulak edo baratxuria. Jende xumearen plater soil gisa hartu izan da betidanik.
Tradizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Halloweeneko tradizio irlandar zahar batek aipatzen du colcannon delakoa sari txikiekin (txanponak) erabili behar dela. Irlandako jai tipikoetan (San Patrizio Egunean, adibidez) oso plater ospetsua da.
Aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bubble and squeak plater ingelesaren oso antzekoa da. Hungariako haluski sukaldaritzaren plateraren antzekoa da, baina patata-purearen ekarpenarekin.