Doris Duke
| Doris Duke | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | New York, 1912ko azaroaren 22a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Beverly Hills, 1993ko urriaren 28a (80 urte) |
| Hobiratze lekua | Duke Chapel (en) |
| Heriotza modua | : edema |
| Familia | |
| Aita | James Buchanan Duke |
| Ama | Nanaline Duke |
| Ezkontidea(k) | James H. R. Cromwell (1935 - 1943) Porfirio Rubirosa (1947ko irailaren 1a - 1948ko urria) |
| Irakaslea(k) | Estelle Liebling |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arte bildumagilea, baratzezaina, Socialitea eta aldizkariko artilulu idazlea |
| Jasotako sariak | |
| Musika instrumentua | pianoa |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Doris Duke (New York, New York, 1912ko azaroaren 22a –Beverly Hills, Kalifornia, 1993ko urriaren 28a) estatubatuar oinordeko polifazetiko eta aberatsa izan zen, filantropoa, baratzezaina eta arte bildumagilea.[1][2][3][4]
Tabako-handiki aberats baten alaba, Duke gai izan zen nazioarteko bidaien eta interes handien bizitza finantzatzeko. Interes horiek kazetaritza, besteak beste, surf txapelketa, piano jazza, faunaren kontserbazioa, ekialdeko artea eta Hare Krishna izan zirenziren.
Bere lanaren zati handi bat bere aitaren Hillsborough Townshipeko (New Jersey) etxaldean zentratu zen, non gaiekin lotutako lorategi asko sortu zituen, munduan zehar egindako bidaietan eskuratutako objektuekin apainduz, Duke Gardens izenekoak Estatu Batuetako barne erakustaldi botaniko handienetakoak izanik. Era berean, Newporteko (Rhode Island) laurogei eraikin historiko baino gehiago babesteko lanean gogotsu agertu zen.
Bi aldiz ezkondua eta beste hainbeste aldiz dibortziatua, Dukek bizitza pribatu koloretsua izan zuen, eta oso gutxitan egon zen esamesen prentsatik kanpo.
Bere lan filantropikoak bere zahartzaroan jarraitu zuen, horietako batzuk bere bizitzan zehar ezezagunak zirenak, eta, uste da, bere dirutzaren 1300 milioi dolar, neurri handi batean, karitaterako geratu zela. Exekutatzaile eta administratzaileen lege-erronka handiaren ostean, Dukeren ondarea "Doris Duke Charitable Foundation" Fundazioak kudeatu du gero. Fundazio horrek ikerketa medikoa, haurrekiko eta animaliekiko krudelkeriaren prebentzioa, arte eszenikoak, fauna eta ekologia lantzen ditu.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia eta gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]James Buchanan Duke tabako eta ekoizpen hidroelektrikoko handikiaren, eta haren bigarren emaztea, Nanaline Holt Inman, William Patterson Inmanen alargunaren alaba bakarra zen Duke. 1925ean hil zenean, Dukek bere ondasun gehienak emazteari eta alabari utzi zizkien, eta baita 17.000.000 dolar inguru ere, "The Duke Endowment" fundazioari. Fundazio hori berak sortu zuen 1924an, testamentutik aparteko bi klausuletan.[5][5] Bere ondarearen balio osoa ez zen ezagutzera eman, baina, ustez, 60.000.000$ eta 100,000,000$ ingurukoa izan zen,[6][5] gehiena American Tobacco Company elkartean eta Duke Power Companyren aitzindarian parte hartzeagatik.
Doris Dukek bere aitaren Duke Farmsen etxean eman zuen haurtzaroa, 11 km² inguruko azalera (2.700 akre) zuena, Hillsborough Townshipen, New Jerseyn.[7] James Dukeren testamentuaren anbiguotasuna zela eta, demanda bat aurkeztu zen bere higiezinen enkanteak eta zuzeneko salmentak eragozteko; horren harira, Doris Dukek arrakastaz jarri zituen demandak bere ama eta beste albazea batzuen aurka, salmentak saihesteko.[7] Ondasun horietako bat James B. Dukeren etxea zen, Dukek East 78th kaleko 1. zenbakian zeukana. Geroago New Yorkeko Unibertsitateko Arte Ederren Institutuaren egoitza izan zen New York Universityn.[7]
1930ean, 18 urte zituenean, Rough Pointeko dantzaldi batean debutari gisa aurkeztu zuten gizartean, familiak Newporten (Rhode Island) zuen bizilekuan.[8] 21, 25 eta 30 urte bete zituenean, aitaren testamentuaren ondorioz ondare handiak jaso zituen, eta "munduko neskarik aberatsena" bezala ezagutua izan zen.[9][10] Ama 1962an hil zitzaion, bere bitxiak eta beroki bat utzita.[11]
Helduaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Duke adin nagusitasunera heldu zenean, bere aberastasuna hainbat interesen atzetik ibiltzeko erabili zuen, munduaren eta arteen inguruko bidaia luzeak barne. Bigarren Mundu Gerran, marinelen kantina batean lan egin zuen Egipton, eta dolar bateko soldata izan zuen urtean.[12] Doris Dukek jariotasunez hitz egiten zuen frantsesez.[13] 1945ean, Dukek bizitza laburreko karrera hasi zuen International News Service-rako korrespontsal atzerritar gisa, gerrak suntsitutako Europa osoko hainbat hiritatik informatuz. Gerra ostean, Parisera joan eta Harper's Bazaar aldizkarirako idatzi zuen.
Hawaiin bizi izan zen bitartean, Duke surf txapelketetan parte hartu zuen lehen emakumea bihurtu zen, Duke Kahanamoku surf txapeldun eta igerilari olinpikoaren eta bere anaien babespean. Animalien maitalea, bereziki etxeko animaliak, hala nola txakurrak eta gameluak, oro har animalien defendatzaile bihurtu zen azken urteetan, "Silvestre Bizitzaren Babeslekua"-rekin, ingurugiroaren kontserbazionista eta babes historikoaren babeslea.
Doris Dukek baratzezaintzan zuen interesak Pulitzer Saria irabazi zuen Louis Bromfielden baserritar zientzialari eta idazlearen adiskidetasuna ekarri zion. Hark kudeatzen zuen "Malabar Farm", Lucasen (Ohio, Richland County) zuen landetxea. Gero, Bromfieldeko etxaldea Malabar Farm State Park-en parte da, eta Doris Duke-ren dohaintza bati esker izan zen posible, Bromfield hil ostean jabetza erosten lagundu baitzuen. Hango zuhaitz sail bati bere izena jarri zioten.

46 urte zituela, Doris Dukek Duke Gardens-ak sortu zituen, berotegi handi batean landare exotikoak publikoari erakusteko lorategia, bere aita James Buchanan Duke-ren oroimenez.[14] Horace Trumbauer-eko negutegiaren ondoan,[15] New Jersey-ko Duke Farms-eko bere etxean, berotegi-egitura berriak eraikitzeko agindu zuen.[16] Elkarren artean konektatutako hamaika lorategietako bakoitza lorategiko, herrialdeko edo garaiko gai baten eskala errealeko birsorkuntza zen, DuPont-eko Longwood Gardens-etan inspiratua. Doris Dukek erakusketaren elementu arkitektoniko, artistiko eta botanikoak diseinatu zituen, nazioarteko bidaia luzeen behaketetan oinarrituta.[17] Bere instalazioan ere lan egin zuen, batzuetan egunean 16 orduz lan eginez.[12] Lorategien eraikuntza 1958an hasi zen; 1970eko hamarkadan Frantziako lorategien gaueko argiztapenaren irudi berraurkitu bat Dukek bere bizitzan zehar lorategietan etengabe miretsi zuen xehetasunaren adibide bat da.
Doris Dukek gaztetan ikasi zuen pianoa jotzen eta bizitza osoan jazzarekiko zaletasuna izan zuen. Jazz musikarien lagun ere egin zen. Gospel musika ere gustuko zuen, eta gospel koru batean abesten zuen.
1966an, Doris Duke alokatutako auto baten bolantearen atzean zegoen, aurrerantz kulunkatu eta Eduardo Tirella barne-diseinatzailea zanpatu zuenean, Newporten (Rhode Island) zaharberritzen ari ziren etxearen ateak irekitzen ari zenean. Poliziak istripua baztertu bazuen ere, Tirellaren familiak salaketa jarri zuen eta $ 75,000 irabazi zuen Doris Duke zabarkeria baten errudun jo zutenean.[18]
Etxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doris Dukek hainbat etxe erosi zituen. Bere egoitza nagusia Duke Farms izan zen, bere aitaren 2,700 akreko (11 km²) jabetza, New Jerseyko Hillsborough Townshipen.[19] Hantxe sortu zituen Duke Gardens-ak, 60,000 oin karratu (5,600 m²), Ameriketako Estatu Batuetako barruko lagin botaniko handienetako bat.
Doris Dukeren beste egoitza batzuk pribatuak izan ziren bere bizitza osoan: udako asteburuetan "Newport Restoration Foundation"-eko bere proiektuetan lan egiten zuen Rough Pointeko egonaldian, Newport-en, Rhode Island-en, heredatu zuen bere jauretxe ingeles dotoreko 49 aretoak. Neguak 1930eko hamarkadan Honolulun (Hawaii) ematen zituen, eraiki eta "Shangri La" izena eman zion finka batean; eta Beverly Hillseko (Kalifornia) "Falcon's Lair"en, behin Rudolph Valentinoren etxebizitza izandakoan. Manhattanen bi apartamentu ere bazituen etxebizitza gisa irekita: 9 logelako atiko bat, 1,000 oin karratuko balkoi batekin (93 m²), 475 Park Avenue-ra ematen zuena, gero Cindy Adams kazetariarena izan zena; eta beste apartamentu bat Times Squaretik gertu, bere finantza-gaiak kudeatzeko bulego gisa soilik erabiltzen dena. Doris Dukek bere Boeing 737 jeta erosi zuen, eta barrualdea berriz dekoratu zuen bere etxeen artean bidaiatzeko eta munduan zehar egindako bidaietan artelan eta landare berriak erosteko. Aparatuaren barruan dekoratutako logela bat zuen, errege-etxe bateko gela baten antza izateko. Doris Dukek zailtasunak zituen leku batean egoteko, eta bera norabait iristen zenean, berehala beste leku batera joateko gogoa izaten zuen. Doris Duke etxekoandre praktikoa zen, Shangri Lako patioan azulejuak garbitzeko hiru solairuko aldamio bateko eskaileratik igota, eta Duke Farms-en bere lorezainekin batera lanean.[20]
Doris Duke-ren hiru egoitza Doris Duke Charitable Foundation-en filialek kudeatzen dituzte, eta sarbide publiko mugatua ahalbidetzen dute. Duke Farms New Jerseyn Duke Farms Foundation-ek kudeatzen du; Duke Gardens ohien bideo ibilbide bat eskuragarri dago. Rough Point 1999an transferitu zen Newport Restoration Foundation-era eta 2000. urtean ireki zen jendearentzat. Bisitak 12 pertsonara mugatuta daude. Shangri-La Doris Duke Foundation for Islamic Art erakundeak kudeatzen du; ibilbide pertsonal txikiak eta bisita birtuala Sarean daude eskuragarri.[21]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Doris Duke: millonaria del tabaco... ¿y asesina de su hombre de confianza?» ELMUNDO 2020-08-08 (kontsulta data: 2024-10-10).
- ↑ «MSN» www.msn.com (kontsulta data: 2024-10-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (1993-10-30). «Doris Duke, heredera del immperio tabaquero de Estados Unidos» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2024-10-10).
- ↑ (Ingelesez) «Doris Duke - Facts, Death & Mansion» Biography 2021-05-25 (kontsulta data: 2024-10-10).
- ↑ a b c «James B. Duke Wills Bulk of $100,000,000 to Widow and Child» The New York Times: 1. 24 de octubre de 1925.
- ↑ «Sues to Untangle J. B. Duke's Will» The New York Times: 17. 21 de diciembre de 1926.
- ↑ a b c «Girl of 14 to Run 3,000 Acre Estate» The New York Times: E1. 25 de septiembre de 1927.
- ↑ «Doris Duke Feted at Newport Dance» The New York Times: N8. 24 de agosto de 1930.
- ↑ Doris Duke World's Richest Girl at Stroke of Midnight. Washington Post 21 de noviembre de 1933, 7 or..
- ↑ Police Guard Richest Girl. Los Angeles Times 22 de enero de 1934, 4 or..
- ↑ «US News» Time Magazine 29 de junio de 1962.
- ↑ a b Pace, Eric. (28 de octubre de 1993). «Doris Duke, 80, Heiress Whose Great Wealth Couldn't Buy Happiness, Is Dead» The New York Times.
- ↑ Inventory of the Doris Duke Papers, 1798-2003 and undated (Duke University Libraries). .
- ↑ The Gardens at Duke Farms. Skylands Visitor Guide.
- ↑ New Greenhouse. Duke Farms.
- ↑ History. Duke Farms.
- ↑ A Great Estate Opens Its Gates. wired.
- ↑ McPhillips, Jody; MacKay, Scott. (26 de septiembre de 1999). «Doris Duke had it all -- and now her foundation is giving a lot back» The Providence Journal.
- ↑ court TV becomes truTV. Courttv.com.
- ↑ Kam, Nadine. (3 de noviembre de 2002). «Fantasyland» Honolulu Star Bulletin.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Copia archivada. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Doris Duke Charitable Foundation
- Doris Duke Biographical History and Archival Collections (Duke University Libraries)
- Thomas D. Mcavoy: James Cromwell, Doris Duke and Frank Murphy attending Jackson Day dinner artxibatua . (Washington DC, 1940)
- «Tumba de Doris Duke» (en inglés). Find a Grave.
