Edukira joan

Essouk

Koordenatuak: 18°46′01″N 1°10′59″E / 18.767°N 1.183°E / 18.767; 1.183
Wikipedia, Entziklopedia askea
Essouk
commune of Mali (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Mali
Maliko eskualdeKidal eskualdea
Geografia
Koordenatuak18°46′01″N 1°10′59″E / 18.767°N 1.183°E / 18.767; 1.183
Map
Altitudea405 m
Demografia

Essouk (arabieraz: السوق‎, euskaraz: «azoka») Maliko Kidalgo eskualdeko udalerria da. Adrar des Ifoghasen dago, Kidaldik 45 km ipar-mendebaldera. Oso biztanleri urriko eremuan dago: 25.000 km²ko azaleran 4.782 lagun bizi dira, gehienak abeltzain nomadak[1]. Izan ere, lehorreko nekazaritza ezin da garatu, euri gutxiegi egiten duelako. Herriak 2.383 biztanle zituen 2009an.[2]

Arkeologia aztarnategia garrantzitsua da. Besteak beste, aipagarriak dira haitzetako grabatuak[3]. Herritik bi km ipar-ekialdera Tadamakat (edo Tadmekka), Erdi Aroko hiriaren hondakinak daude. IX. eta XV. mendeen artean, Tadamakat garrantzi handiko pausalekua izan zen Sahara zeharkatzen zuten karabanentzat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Plan de Securite Alimentaire Commune Rurale de Essouk 2007-2011 Commissariat à la Sécurité Alimentaire, République du Mali, USAID-Mali, 2007
  2. 2009ko errolda: Kidalgo eskualdea Instat.gov.ml
  3. Es-Souk Unesco.org

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Mali
Artikulu hau Maliko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.