Government Issue
| Government Issue | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Washington |
| Musika mota | punk eta hardcore punk |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1980 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Dischord Records |
| John Stabb (en) | |
| Informazio gehigarria | |
Government Issue (euskaraz: «Gobernuak hornitua»), askotan G.I. moduan laburtuta, Washington Hiriko hardcore punk talde estatubatuarra izan zen, 1980tik 1989ra jardun zuena. Bederatzi urteko ibilbidean, taldedekideak maiz aldatu ziren, baina John Stabb kantaria, ordea, beti-beti jardun zen. Hainbat unetan Brian Baker, Mike Fellows, Steve Hansgen, James Robbins eta Peter Moffett bezalako musikari nabariak ibili ziren taldean.
Washington D.C.-ko hardcore giroan errotuta, heavy metala, new wavea, eta rock psikodelikoko elementuak txertatu zituzten gero beren soinuan. Bilakaera horren ondorioz, batzuetan, D.C.-ko beste hardcore talde batzuekin parekatuta arreta txikiagoa eman bazien ere, haien estilioaren irismenak eragina izan zuen geroagoko punk rock taldeetan. Noizbehinkako ikuskizunetarako berriz elkartu ziren, hamaika partaiderekin, eta Stabb 2016an urdaileko minbiziak jota 2016an hil zen arte jardun ziren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980-1981: osaketa eta hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Government Issue 1980an sortu zen, The Stab ("Labankada") izenaz, eta John Schroeder kantari nagusiak hortxetik hartu zuen John Stabb ezizena. Taldekideak noraezean zebiltzala, Stabbek eta Marc Alberstadt bateria-jotzailea John Barry gitarra-jotzailearekin eta Brian Gay baxu-jotzailearekin elkartu ziren eta taldearen izena aldatu, Government Issue hartuz. Bi eguneko Unheard Music Festival jaialdian egin zuten debuta zuzenean, 1980ko abenduan, baina ez Government Issue gisa: Alberstadt gaixo zegoen, eta ezin izan zuen jo; beraz, bi gauetan taldeak musikari gonbidatuak ordezkatzera eskatu zieten, eta The Substitutes izenarekin aritu. Poliziak bigarren emanaldiaren erdibidean itxi zien.[1][2][3]
Lehendabiziko EP Legless Bull jatorrizko formazio horrekin grabatu zuten, eta 1981eko irailean bertako Dischord Records diskoetxearen bidez kaleratu; ondoren, Gayk unibertsitatera joateko utzi zituen, eta Minor Threateko Brian Bakerrek ordezkatu, garai hartan etenaldian baitzeuden. Aurrerago, Bakerrek gogoratu zuen: "Ian [MacKaye, Minor Threateko kantaria] eta Jeff [Nelson, talde hartako bateria-jotzailea] Eddie [Janney] eta John Falls-ekin zerbait egiten hastekoak ziren, beraz, gehien gustatzen zitzaidan DC-ko taldean sartu nintzen, norbait behar zutenean. Oso talde aparta zen, batez ere hasieran". Halaber, Government Issuek bi kanta ekarri zituen Dischordek 1982an D.C.-ko inguruetako hardcore punk taldeen Flex Your Head izeneko bilduma-albumerako.
1981-1985: taldekideen eta zigiluaren aldaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legless Bull kaleratu ondoren, taldean hainbat aldaketa gertatu ziren. John Barry joan zen eta Brian Baker baxutik gitarrara igaro; Tom Lyle, berriz, 1981eko amaieran sartu zen baxu-jotzaile berri gisa. Geroago, Bakerrek bere estiloa taldeari ez zitzaiola guztiz egoki iruditzen adierazi zuen, gogoratuz: "Ez nintzen baxu-jotzailea eta Government Issue gitarra jotzeko aukera izan zen. John Barry gitarra-lanean zebilela hobeak ziren, baina taldean nenbilela, onenak. Haien soinu osoa zen bere gitarra jotzeko modu zoroa, nik batere jotzen ez nuena. Ace Frehleyk bezala jotzen nuen". Stabb, Baker, Lyle eta Alberstadt laukoteak Make an Effort EPa grabatu zuen 1982an, Fountain of Youth Recordsen argitaratua. Ondoren, Baker 1982ko hasieran berriro sartu zen Minor Threat taldean: geroago deskribatu zuenez, bere irteera "John Stabb lasaitu ondoren lagunkoi" izan zen eta "beste guztiek ulertzen zutela eta ez zutela arazorik" adierazi zuen
Bakerr-en irteeraren ondoren, Lyle baxutik gitarrara igaro zen eta Mitch Parker-rek baxua hartu taldearen 1983ko Boycott Stabb LPrako, Ian MacKayek ekoitzia. Rob Moss-ek Parker ordezkatu zuen laburki baxuan, eta Mike Fellows-ek jarraitu zion: horrek 1984ko Joyriden jo zuen, Brian Bakerrek ekoitzia. Rites of Springen sartu zen eta John Leonardek ordezkatu zuen: harekin 1985ean The Fun Just Never Ends albuma grabatu zuten. Sustapen indartsuagoaren bila, Fountain of Youth utzi eta Mystic Records diskoetxera joan eta haiekin urte hartan beste bi disko argitaratu: Give Us Stabb or Give Us Death EPa eta Live on Mystic zuzeneko diskoa.
1986-1989: azken eraketa eta haustura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leonard eta Alberstadtek taldea utzi zuten 1986ko izen bereko Government Issue diskoaren grabazioan; horretarako, taldea Fountain of Youthera itzuli zen, eta diskoa Sean Saley bateria-jotzailearekin eta Steve Hansgen Minor Threateko baxu-jotzaile ohiarekin osatu zen. Stabb norabide melodikoagoan mugitzen ari zen, hardcore tradizionaletik aldenduz, The Damned taldearen rock soinu gotikoaren eragina hartuta. Ondoren, Hansgen eta Saley joan egin ziren eta James Robbinsek eta Peter Moffettek ordezkatu zituzten, hurrenez hurren, eta taldea Giant Recordsera joan zen 1987ko You diskorako, Stabbek neska adingabe batekin zuen harremanaren kronika egiten zuen diskoa. 1988ko Crashek musika aniztasun handiago baten bilakaerarekin segitu zuen, eta Giantek taldearen Fountain of Youthekin egidako grabazioak berrargitaratu zituen. Hala ere, taldea 1989an desegin zen. Robbins-en arabera, furgoneta-istripu batek eta sormen-desberdintasunek eragina izan zuten hausturan:[4]
Government Issueren amaiera 1989ko udan izan zen. Egoera objektiboki aztertu ondoren, AEBetan eta Europan bira erraldoiak egin ondoren, eta Ingalaterran gertatutako furgoneta istripu izugarri baten ondoren, Petek orkatila txikitu zuenean, burua hormaren kontra jotzen ari ginela iruditu zitzaigun. Argi zegoen laurok egin nahi genuenaz ideia ezberdinak geneuzkala. Uste dut morroi horiek nekatu egin zirela elkarrekin lan egiteaz. Azken emanaldi bat erreserbatu genuen 9:30 Clubean, jendetsua, ez hanka eta ez buru, eta dibertigarria izan zen. Horixe izan zen.
Hausturaren ondorengo jarduera eta berrelkartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Government Issue desegin ondoren, kideak beste musika-proiektu batzuetara aldatu ziren. 1992an Sanctuary izeneko bakarkako diskoa argitaratu zuen Lylek. Robbins-ek Jawbox sortu zuen, Moffett Woolekin elkartu, eta biak geroago Burning Airlinesen elkartu ziren. Stabbek jatorrizko deitura hartu zuen, 1990eko hamarkadan Washington, D.C.-ko hainbat talderekin jo, eta 2000. urtean, The Factory Incident osatu zuen eta 2008an, History Repeated: haiekin bere azken emanaldia egin zuen, 2016ko urtarrilaren 19an.
Taldea desegin eta hamarkada bat geroago, bilduma album batzuk eta beren materialaren berrargitalpenak kaleratzen hasi ziren. 2000. urtean Dr. Strange Recordsek Complete History Volume One atzera begirakoa kaleratu zuen eta, ondoren, Complete History Volume Two 2002an. Dischord Recordsek Legless Bull berrargitaratu zuen 2002an eta Dr. Strangek 2003an Strange Wine: Live at CBGB August 30th, 1987, Tom Lylek birmasterizatutako zuzeneko grabazioek eta estudioko pistek osatua. 2005ean Live 1985 DVDa argitaratu zuten.
2007ko uztailaren 17an, John Stabbi bost gizonek eraso egin zioten etxetik gertu, eta aurpegia berreraikitzeko ebakuntza luzea egin behar izan zioten. Hari eta garai hartako emazte Mika Ackerman-i faktura medikoak eta galdutako soldatak ordaintzen laguntzeko, irailaren 23an ongintzazko kontzertu bat antolatu zen, Stabb, Tom Lyle eta Brian Baker taldekideak biltzen zituena, William Knapp bateria-jotzailearekin batera: Government Re-Issue izenaz jo zuten. Urte bereko Riot Fest kontzertuaren irabazien zati bat Stabbi eman zioten, haren faktura medikoak ordaintzeko, baita James Robbinsi ere, haren semeari bizkarrezurreko atrofia muskularra diagnostikatu baitzioten. 2009an, DC-Jam Records diskoetxeak The Punk Remains the Same kaleratu zuen, 1982an eta 1983an grabatutako Government Issueren zuzeneko kanten EPa.[5][6][7]
Taldekideak bigarren aldiz elkartu ziren Washingtonen, 2010eko abenduaren 11n, performance bat egiteko. The Goons & Set to Explode tokiko taldeak biltzen zituen ikuskizunean, Stabb, Lyle, Robbins eta Moffett taldeko azken laukotea aurkeztu zen, eta bertako GIren jarraitzaile Steve 'Stereo Faith' McPhereson izeneko batentzat osasun arazoetarako dirua biltzeko ongintzazko kontzertua izan zen. 2014ko apirilaren 11n, Stabb, John Barry, Brian Gayren jatorrizko Legless Bull taldekideekin berrelkaru ziren azken aldiz, Karl Hill bateria-jotzailearekin batera, Washington D.C.-ko Damaged City Festivalerako. Azken berrelkarketako kontzertuaren ondoren, Stabbek esan zuen "Government Issue talde bat da berriro, eta hain dibertigarria izan zen Damaged City Fest 2014an jotzea, non segitzea erabaki genuen". Taldeak 2015ean segitu zuen, otsail hartan Houstonen Bad Ass Weekend jaialdia eta urrian eta azaroan Estatu Batuetako hego-ekialdean bost kontzertuko bira bat eginez, The Fest-eko emanaldi bat barne. Stabb urdaileko minbiziak jota hil zen 2016ko maiatzaren 7an, 54 urterekin.[8][9][10][11][12][13]
Estiloa eta eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Government Issue AEBko hardcorearen historiako talderik onenetakoa izan zen. Arrazoi batengatik edo beste batengatik, zoritxarrekoak ziren. Furgoneta matxuratzen zitzaien; birak egin eta hamar pertsona izaten zituzten kontzertuan, publizitaterik ez zegoelako — talde bati gerta zekiokeen edozein gauza txar gertatzen zitzaien. Baina harrigarriak ziren.
Dave Snalley, DYS, Dag Nasty, All eta Down by Lawko kantaria.
Hardcore punkeko talde baten gisa hasi ziren arren, urteen joan-etorrian haien musikak eboluzionatu egin zuen beste estilo batzuk txertatzeko. Steven Blush, American Hardcore: A Tribal History liburuaren egileak, idatzi zuenez, "1981-1982an, Minor Threatekin batera [Washington, D.C.-ko hardcore] talde goren gisa" aurkeztu zutela eta Legless Bull "hiri giroko hardcoreko azkar-usteko adibiderik onena" ziren. Baina 1982rako, Brian Baker eta Tom Lyle hantxe zebiltzala, hardcore hutsa baino gehiago heavy rockaren antzeko soinua garatzen hasi zen taldea. Allmusiceko Steve Huey-k adierazi zuenez, "hardcore punk tradizionalaren zuzia eraman zuten beren lehen diskoetan, baina zerbait abenturazaleago bihurtu zen metal, new wave pop eta psikodelia zatiak gehituz". Government Issue 1986ko LPrako, Stabb norabide melodikoago batean mugitzen ari zen, The Damned taldearen rock gotikoaren eraginez, eta 1988ko Crash LPrako, bere aniztasun musikal handienean zebiltzan. Geroago, Stabbek berak adierazi zuenez, «hardcore talde bat baino zerbait gehiago zirela frogatu zuten. "Danbateko eta uluko" eskolan graduatu eta geure entzulego punkaren zati txiki bat txundituta utzi genuen» eta «hardcorearen mundutik ondo landutako punk melodikora igaro ginen, pop ertz erabakigarriarekin». Alternative Presseko Aaron Burgess-ek adierazi zuen taldearen bederatzi urteko bizitzan soinuak izan zuen etengabeko bilakaerak bere musika punk rock taldeen ondorengo belaunaldientzat eragin handiagokoa bilakatu zuela:
Hardcore melodiko gogorra, estandar jotzen hasi baziren ere, Government Issue ez zen beldur izan kanpoko eraginei, kontraesanezkoak izanda ere, haien musika kutsatzen uzteko edo, Stabben kasuan, ezta beren itxura ere [...] Beraz, Stabben bilo-orrazkerak eta eszenako arropak gero eta xelebreagoak ziren arren, taldearen musikak ideiak popetik, gotikotik, psikodeliatik, Ekialde Hurbileko musikatik eta haragotik atera zituen. Eta horrelako aldaketek bere garaian Rock 'N' Roll Bullshit izeneko kanta idatzi zuen talde batentzat saldu hutsen itxura eman lezaketen arren, hurrengo urrats bizia izan ziren [txertatu hemen gaur entzuten ari zaren dena delako CD punk eklektikoa] taldearen bilakabidean.
Hala ere, straight edge komunitatean jarraipena zuten arren, Government Issue disko batetik hurrengorako hedapen estilistikoak hasierako hardcore publikoaren zati handi bat baztertu egin zuen. Blush-ek idatzi zuenez, "Zoritxarrez, ikustera joan ziren gehienak G.I. 1980ko hamarkadan, oraindik ere, lehenengo EPa gogoratzeko hardcorea entzuten hasi ziren. Taldea norabide bigunagoan mugitzen ari zen, R.E.M.en itxurakoa, eta halako heldutasun sakonak haien zale bakoitzari zakila —edo alua— fresko uzten zion". Hueyk adierazi zuenez, taldea "nolabait aintzat hartua izan gabe geratu da, beren garaiko D.C.-ko gainontzeko hardcore taldeekin alderatuta, neurri batean, beren musika ez zitzaiolako inoiz egokitu tokian tokiko Dischord ukuiluko zati handi baten joera protoemoari", eta Burgess-ek adierazi zuenez, ordea, "historia beren erara egin zuten, jende gehienak beren hiriarekin modu naturalean lotzen zuen giroari inoiz egokitu ez zirelako".
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- John Stabb – ahots nagusia (1980 - 1989ko ekaina; 2007 eta 2010eko berrelkafrketako kontzertuak; 2014 - 2015)
- Marc Alberstadt – bateria (1980 - 1986ko urtarrila)
- John Barry – gitarra (1980-1981eko azaroa; 2014 - 2015)
- Brian Gay – gitarra baxua (1980-1981eko iraila; 2014 berrelkarketako kontzertua)
- Brian Baker – baxua (1981eko iraila - 1981eko azaroa; 2007ko berrelkarketako kontzertua), gitarra (1981eko azaroa - 1982ko apirila)
- Tom Lyle – baxua (1981eko urria - 1982ko apirila), gitarra (1982ko apirila - 1989ko ekaina; 2007 eta 2010eko berrelkarketako kontzertuak)
- Mitch Parker – baxua (1982ko uda - 1983ko uda)
- Rob Moss – baxua (1983ko udatik udazkenera)
- Mike Fellows – baxua (1983ko udazkena - 1984ko udaberria)
- John Leonard – baxua (1984ko udaberria - 1985eko negua)
- Steve Hansgen – baxua (1986ko uda)
- Sean Saley – bateria (1986ko negua-uda)
- James Robbins – baxua (1986ko uda - 1989ko ekaina; 2010eko reunion show)
- Peter Moffett – bateria (1986ko uda - 1989ko ekaina; 2010eko berrelkarketako kontzertua)
- William Knapp – bateria (2007ko berrelkarketako kontzertua)
- Karl Hill – bateria (2014 - 2015eko udaberria)
- S. Dwayne Bruner – baxua (2015)
- Evan Tanner – bateria (2015eko udatik udazkenera)
Kronograma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldekideak, urtez urte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| urtea eta diskoa(k) | taldekideak |
1980 - 1981eko iraila:
|
|
| 1981eko irailetik azaroa arte |
|
1981eko azarotik 1982ko apirila arte:
|
|
1982ko apiriletik uda arte:
|
|
| 1983ko udatik udazkena arte |
|
1983ko udazkenetik 1984ko udaberria arte
|
|
1984ko udaberritik 1986ko urtarrila arte:
|
|
| 1986ko urtarriletik uda arte |
|
1986ko udatik 1989ko arte:
|
|
| 2007ko berrelkarketako kontzertua
(Government Issue izenaz) |
|
| 2010eko berrelkarketako kontzertua |
|
| 2014ko berrelkarketako kontzertua |
|
| 2015aren hasierako kontzertuak |
|
| 2015aren bukaerako kontzertuak |
|
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Boycott Stabb (1983)
- Joyride (1984)
- Give Us Stabb or Give Us Death (1985)
- The Fun Just Never Ends (1985)
- Government Issue (1986)
- You (1987)
- Crash (1988)
Zuzeneko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Live! (1985)
- Finale (1989)
- No Way out 82 (1990)
- Strange Wine: Live at CBGB August 30th 1987 (2003)
Singleak eta EPak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Legless Bull (1981)
- Make an Effort (1982)
- Fun and Games (1988)
- Strange Wine EPa (1988)
- Video Soundtrack (1989)
- G.I.'s First Demo (2004)
- The Punk Remains the Same (2009)
Bilduma-albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joyride / The Fun Just Never Ends (1990)
- Beyond (1991)
- Best of Government Issue • Live - The Mystic Years (1992)
- Make an Effort (1994)
- Complete History Volume One (2000)
- Complete History Volume Two (2002)
- Best of Government Issue (2009)
Bideo-albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Live 1985 (2005)
- A HarD.C.ore Day's Night (2008)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Huey, Steve. [[[:Txantiloi:AllMusic]] «Government Issue Biography»] Allmusic.
- ↑ Burgess, Aaron. (2005eko urria). «I Don't Know, Ask That Guy: Please Understand: Government Issue Is the Only DC Hardcore Band You Still Need to Hear» Alternative Press (Cleveland: Alternative Press Magazines Inc.) (207) ISSN 1065-1667..
- ↑ Government Issue. Dischord Records.
- ↑ Rabid, Jack. [[[:Txantiloi:AllMusic]] «Review: Complete History Volume Two»] Allmusic.
- ↑ Government Issue re-release on Dr. Strange. Punknews.org 2003-06-01.
- ↑ Government Issue Live 1985 DVD set for release. Punknews.org 2005-03-29.
- ↑ New Government Issue EP now available. Punknews.org 2009-08-12.
- ↑ Government Issue reuniting this Saturday in D.C.. Punknews.org 2010-12-09.
- ↑ «9 things to do in the D.C. area on the weekend of April 11–13» The Washington Post 2014-04-10.
- ↑ Sackllah, David. (2015-03-02). «Bad Ass Weekend 1: Third Installment Lives Up to Name» houstonpress.com (Houston Press).
- ↑ Barrett, Samantha. (2015-08-18). Tours: Government Issue / War on Women (Southeast). Punknews.org.
- ↑ [[[:Txantiloi:AllMusic]] «Complete History Volume One»] Allmusic.
- ↑ Frankel, Ricky. (2016-05-08). John Stabb of Government Issue Has Passed Away. Punknews.org -.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Government Issue AllMusicen
- Government Issueren diskografia Discogsen
- Government Issueren diskografia MusicBrainzen
- Government Issue Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)