Edukira joan

Halva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Halva
litxarreria, Sweet confectionery products (ОКП 91 2000) (en) Itzuli, Sugar confectionery (including white chocolate), not containing cocoa (en) Itzuli eta gozogintza
Materialakirin larria
azukrea
irina
olioa
maizena
ekilore hazia
sesamo hazia

Halva (halwa, halvah, halava, helva, halawa eta abarrez ere idatzia; persieraz: حلوا‎halwā, euskaraz: «gozo») Ekialde Ertainean eta iparraldeko Afrikan, ekialdeko Afrikan, ekialdeko Europan, Balkanetan, erdialdeko Asian eta hegoaldeko Asian zehar zabalduriko litxarreria mota da. Hainbat errezeta dago baina gehienak sesamo-orez eginda daude.[1]

Halva gehienak errezeta trinkoak dira, askotariko elikadura-pastekin egiten dituzte, eta, ondoren, azukrearekin edo eztiarekin goxatzen dituzte. Hala ere, deskribapen sinple hori gorabehera, testurek barietate ugari dituzte. Adibidez, semolina-halba gelatinatsua eta ia erdi-gardena da; sesamo-halba, berriz, lehorra eta apur bat kurruskaria.

Halwa mota honek halawa tahiniya (Egipton eta Sortaldean, Sirian, Libanon, Jordanian eta Saudi Arabian), tahiniyya Sudanen, halwa shamiyya (Magreben) edo rahash-a (Persiar Golkoan) izena du mundu arabiarreko eta beste herrialde batzuetako postreetan. Tahiniarekin (sesamo-irina), azukrearekin eta halawa-almibarrarekin egiten dute batez ere. Fruitu lehorrak eta fruta deshidratatuak ere gehitu daitezke. India, Pakistan, Bangladesh, Iran eta inguruko herrialdeak (halwa horren bertsio batzuk Albanian, Armenian, Bulgarian, Zipren, Grezian eta Turkian aurki daitezke), gari-semolinarekin egiten dute, eta edulkoratzaile gisa azukrea zein eztia erabil daitezke; nahasketari gurina edo landare-olioa gehitzen zaio. Mahaspasak, datilak edo beste fruitu lehor batzuk, ore trinkoaren barruan aurki ditzakegu. Zenbait intxaur edo almendra semolina-oreari gehi dakizkioke. Halva oso gozoa izaten da, eta polentaren antzeko testura gelatinatsua izaten du; gurina gehitzen zaionean, azken testura oso atsegina izaten da.

Semolina-halwa Indiako iparraldeko errezeta da funtsean, eta ez da hain ezaguna hegoaldean. Indiako hegoaldeko halvaren bertsio oso ezaguna "alvaa" (tamileraz) da, Tamil Nadu estatuko Tirunelveli hirian sortu zena. Indian asko prestatzen duten halwa aldaerak kesari edo kesari-bath du izena.

Sesamo-halba ezagunagoa da Balkanetan, Polonian (Chałwa esaten zaio), Ekialde Hurbilean eta Mediterraneo ekialdeko beste eremu batzuetan. Osagai nagusiak sesamo-haziak edo tahini-orea dira, hori guztia azukrearekin edo eztiarekin edulkoratuta.[2] Prestaketan emultsifikatzaile gisa edo halva bakoitzaren testura bereizgarri bat sortzeko xaboi-belar sendagarria erabiltzen dituzte[3] (arabieraz ‘erq al halaweh eta turkieraz çöven kökü deitua)[4]; beste eremuetan zuringoa edo malba zuriaren sustraia erabiltzen dituzte. Sesamo-halvak egiteko beste osagai batzuk pistatxoa (fruitu lehorrak), koko-orea, laranja-zukua (edo limoia), banilla edo txokolatea dira. Osagai horiek guztiak oreari gehitzen zaizkio normalean, azukrearekin eta tahiniarekin batera.

Ekilore haziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekilore-halva ezaguna da oso ekialdeko Europako herrialdeetan, hala nola Bulgarian, Bielorrusian, Lituanian, Errumanian, Moldavian, Errusian eta Ukrainan. Ekilore haziekin egiten dute, sesamoaren ordez.

Arto-irina (arto-almidoia)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barietate hori Greziako Farsala hirikoa da nagusiki, Tesalian. Halva mota honen jatorria XX. mendearen lehen herenean Asia Txikitik iritsitako errefuxiatuetan dago, Turkiako agintariek 1922an greziarrak kanporatu zituztenean.

Beste osagai batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indian, halwak azenarioekin (gajar halwa) edo soja berdeekin (moong dal halwa) ere egiten dituzte, adibidez, semolina edo sesamoa erabili beharrean. Badira aldaerak esne kondentsatuarekin eta ghee gurinarekin, semolinarik gabe lotura egiten dutenak. Aldaera hauen emaitza ore heze bat da, pudding ingelesa gogorarazten duena. Badam Halva almendrekin, azukrearekin eta esnearekin egiten dute.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Davidson, Alan. (1999). The Oxford Companion to Food. Oxford: Oxford University press, xx + 892 or. ISBN 0-19-211579-0..
  2. (Ingelesez) Sesame Halva recipe. .
  3. Halva Ethnological Museum of Thrace
  4. (Ingelesez) Turkish halva. .
  5. http://chefinyou.com/2009/10/badam-halwa-recipe/

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]