Hunspell
Itxura
| Hunspell | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sorrera-urtea | 2003 |
| Azken bertsioa | 1.7.2 |
| Ezaugarriak | |
| Programazio-lengoaia | C++ |
| Sistema eragilea | Linux eta MacOS X |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | GNU Library General Public License, version 2.0 (en) |
| Deskribapena | |
| Oinarritua | MySpell (en) |
| Ekoizpena | |
| Garatzailea | Red Hat eta FLOSS contributor (en) |
| hunspell.github.io | |
| Iturri-kodea | https://github.com/hunspell/hunspell |
Hunspell ortografia egiaztatzailea eta morfologia aztertzailea da, egitura morfologiko aberatsak eta karaktere sorta konplexuak erabiltzen dituzten hizkuntzentzako bereziki garatutakoa. Hasiera batean hungarierarentzako garatu zen software hau. Software librea da, GPL / LGPL / MPL lizentzia hirukoitzarekin argitaratzen delarik.
Hunspell MySpell softwarean oinarrituta dago, eta azken honek erabiltzen dituen hiztegiekin bateragarria da. MySpellek 8 biteko ASCII karaktere sortak erabiltzen ditu, eta Hunspell, ordea, UTF-8 Unicode bezala kodetutako hiztegiak erabiltzeko gai da.
Hurrengo software paketeek Hunspell darabilte:
- OpenOffice.org, bulegotika-suite plataforma-anitza (2006ko martxoaren 8ko 2.0.2 bertsiotik aurrera).
- Mozillaren Thunderbird / Firefox (3. bertsiotik aurrera) eta SeaMonkey (2. bertsiotik aurrera).
- WinShell, Windowserako TeX / LaTeX garapen tresna.
- Yudit, X Windows Sistemarako Unicode testu editorea.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Hunspellen webgunea
- (Ingelesez) Hunspellekin erabiltzeko hiztegiak