Edukira joan

Liselotte Herrmann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liselotte Herrmann

(1935)
Bizitza
JaiotzaBerlin1909ko ekainaren 23a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
 Hirugarren Reicha
BizilekuaStuttgart
Stuttgart
HeriotzaPlötzenseeko espetxea eta Berlin-Plötzensee (en) Itzuli1938ko ekainaren 20a (28 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Technical University of Stuttgart (en) Itzuli
(1929 -
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa, erresistentziako borrokalaria, Preso politikoa, umezaina eta stenotypist (en) Itzuli
Lantokia(k)Stuttgart
KidetzaYoung Communist League of Germany (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Komunista

Liselotte Herrmann (Berlin, 1909ko ekainaren23a - 1938ko ekainaren 20a) militante komunista alemaniarra izan zen. Hirugarren Reicharen aurka borrokatu zen eta Berlingo Plötzensee espetxean hil zuten gillotinaturik. Batez ere Alemaniako Errepublika Demokratikoan izan zen ezaguna faxismoaren aurkako bere ekintzengatik.[1][2]

Liselotte (edo Lilo) Hermann familia dirudun eta ireki batean jaio zen. 1915ean Berlingo institutu pribatu batean hasi zen ikasten.[3] Gaztetxo zela, Alemaniako Gazteria Komunistaren Ligan sartu zen. Stuttgarteko unibertsitatean kimika ikasi eta laborategi batean laguntzaile gisa lan egin ondoren, biologia ikasi zuen Berlinen. 1931n, Alemaniako Alderdi Komunistan (KPD - Kommunistische Partei Deutschlands) sartu zen zen, eta, 1933ko uztailaren 11n, Berlingo Friedrich-Wilhelm Unibertsitatetik (gaur eguneko Humboldt Unibertsitatea) kaleratu zuten, beste 100 ikaslerekin batera, alderdi horretako kide izateagatik, eta, gainera, beste edozein ikasketa egiteko debekua ezarri zioten. Harrezkeroztik, Alemaniako diktadura nazionalsozialistaren aurkako erresistentzian lan egin zuen.[4]

1934ko maiatzaren 15ean bere seme Walter jaio zen, eta urte bereko irailetik aurrera, Stuttgarten lan egin zuen aitaren ingeniaritza-bulegoan. Aldi berean, alderdiaren jarduera klandestinoetan parte hartu zuen. Gero, Württemberg-era joan zen eta erresistentzia ekintza ezberdinetan parte hartu zuen. Burkideekin batera, berrarmatze nazionalsozialistari buruzko informazioa atzerrira bidaltzea lortu zuen.[5]

1935eko abenduan, Gestapok Liselotte atxilotu zuen. Bere etxean miatzean, armagintza-enpresa baten planoak, atzerrira bidaltzeko prest, aurkitu zituzten.[6] Urte eta erdi poliziaren zaintzapean egon ondoren, 1937ko ekainaren 12an Volksgerichtshof auzitegi naziak heriotza-zigorra ezarri zien Liselotte Herrmanni eta bere bi borroka-kideri, «zirkunstantzia larrigarriekiko traizio handiko egintzetarako prestaketak» egotzita.[1] 1938ko ekainaren 20an Berlin-Plötzensee espetxean exekutatu zuten, nahiz eta nazioartean protestak izan ziren, besteak beste, ume baten ama zelako.

Liselotte Herrmann III. Reichean exekutatutako lehen ama izan zen. Walter semea Liselotteren gurasoek hazi zuten.

  • Friedrich Wolf idazleak Lilo Herrmanni buruzko poema biografiko bat idatzi zuen[7], Paul Dessau musikagileak 1954an musikatu zuena.[8]
  • 1987an Alemaniako Errepublika Demokratikoko telebistak Stephan Hermlinen liburu batean oinarrituriko Peter Vogel zuzendariaren Die erste Reihe - Bilder vom Berliner Widerstand filma estreinatu zuen.[9][10]
  • RDAn, zenbait erakunde publikok Liselotte Hermann izena zaramaten, adibidez Güstrow-ko Unibertsitate Pedagogikoak[6] edo Freiberg-eko haur-lorategi bat. 1990ean Alemania berriz ere bateratu zenean, askotan, izen horiek ez ziren gorde.
  • Liselotte Herrmannen omenez ezarritako monumentuak ere badaude, hala nola, Berlingo Freiaplatz parkean eraikitako Mutter mit Kind (Ama umearekin) eskultura[11] edo Güstroweko monumentua[12].
  • Liselotte Herrmannen izena Berlingo Humboldt Unibertsitateko barruko patioko memorialean jasota dago.[13] Oraindik ere bere izena mantentzen duten zenbait kale daude Alemanian bateratzearen ondoren, besteak beste, Berlin[14], Erfurt[15], Gera[16], Jena[17] eta Weimar-en, eta kale berriak gehitu zitzaizkien Schwäbisch Hall[18], Stuttgart eta Vaihingen an der Enz[19].
  • Stuttgarten, Gazteen Udal Kontseiluak, 1988an, oroitarri bat eraiki zuen ikasi zuen Unibertsitatearen aurrean.[20] Stuttgarteko Heslach auzuneko kultura-zentroak «Linkes Zentrum Lilo Herrmann» du izena 2012tik.[21]
  • 2008ko martxoaren 14tik, Liselotte Herrmann bizi zen Hölderlinstrasse kaleko etxe aurrean jarritako stolperstein edo tupustarri batek gogoratzen du leku horretan atxilotu zutela.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Liselotte Herrmann» artikulutik itzulia izan da, 2023-04-09 data duen 203137362 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-04-09 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b (Alemanez) «Liselotte Herrmann - Gedenkstätte Plötzensee» www.gedenkstaette-ploetzensee.de (kontsulta data: 2025-05-14).
  2. (Alemanez) «Liselotte Herrmann» Gedenkstätte Deutscher Widerstand - Biografie. www.gdw-berlin.de (kontsulta data: 2025-05-14).
  3. (Alemanez) Jahnke, Karl Heinz. (1995). Ermordet und ausgelöscht: zwölf deutsche Antifaschisten. Ahriman-Verlag GmbH ISBN 978-3-89484-553-7. (kontsulta data: 2025-05-14).
  4. (Alemanez) Egginger-Gonzalez, Dennis. (2018). Der Rote Stoßtrupp: Eine frühe linkssozialistische Widerstandsgruppe gegen den Nationalsozialismus. (1st ed. argitaraldia) Lukas Verlag für Kunst- und Geistesgeschichte ISBN 978-3-86732-274-4. (kontsulta data: 2025-05-14).
  5. (Alemanez) Adams, Jefferson. (2009). Historical dictionary of German intelligence. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-5543-4. PMC 316327237. (kontsulta data: 2025-05-14).
  6. a b c (Alemanez) Voigt, Lisa; Dörr, Beate. (2019ko uztaila). «Liselotte (Lilo) Herrmann (1909–1938) - Junge Stuttgarterin im Widerstand gegen den Nationalsozialismus» www.lpb-bw.de - Landeszentrale für politische Bildung BW (kontsulta data: 2025-05-14).
  7. (Ingelesez) Wolf, Friedrich. «Lilo Herrmann, die Studentin von Stuttgart» OverDrive (kontsulta data: 2025-05-14).
  8. (Ingelesez) Friedrich Wolf - Paul Dessau - Lilo Herrmann. (kontsulta data: 2025-05-14).
  9. «Die erste Reihe. Bilder aus dem Berliner Widerstand | filmportal.de» www.filmportal.de (kontsulta data: 2025-05-14).
  10. (Alemanez) «Die erste Reihe - Bilder vom Berliner Widerstand (DVD) – jpc» www.jpc.de (kontsulta data: 2025-05-14).
  11. (Alemanez) Mutter mit Kind (der Widerstandskämpferin Liselotte Herrmann 1909-1938 gewidmet) – Bildhauerei in Berlin. (kontsulta data: 2025-05-14).
  12. (Alemanez) Jäger, Christian. (2024-06-20). «Gedenkveranstaltung am Liselotte Herrmann-Mahnmal» www.nordkurier.de (kontsulta data: 2025-05-14).
  13. (Alemanez) «Jüdische Studierende an der Friedrich-Wilhelms-Universität zu Berlin 1933 bis 1938» Humboldt-Universität zu Berlin (kontsulta data: 2025-05-14).
  14. (Alemanez) «Liselotte-Herrmann-Straße in 10407 Berlin Bezirk Pankow» onlinestreet.de (kontsulta data: 2025-05-14).
  15. (Alemanez) «Lilo-Herrmann-Straße in 99086 Erfurt Johannesplatz» onlinestreet.de (kontsulta data: 2025-05-14).
  16. (Alemanez) «Liselotte-Herrmann-Straße in 07548 Gera Debschwitz» onlinestreet.de (kontsulta data: 2025-05-14).
  17. (Alemanez) «Liselotte-Herrmann-Straße in 07747 Jena Lobeda» onlinestreet.de (kontsulta data: 2025-05-14).
  18. (Alemanez) «Lilo-Hermann-Weg in 74523 Schwäbisch Hall Hessental» onlinestreet.de (kontsulta data: 2025-05-14).
  19. (Alemanez) «Lilo-Herrmann-Ring in 71665 Vaihingen an der Enz» onlinestreet.de (kontsulta data: 2025-05-14).
  20. (Alemanez) «Gedenkstein für Lilo Herrmann» Landeshauptstadt Stuttgart (kontsulta data: 2025-05-14).
  21. (Alemanez) «Namensgebung» Linkes Zentrum Lilo Herrmann (kontsulta data: 2025-05-14).
  • (ingelesez) Adams, Jefferson (2009). Historical Dictionary of German Intelligence. Scarecrow Press. ISBN 978-0-8108-5543-4.
  • (alemanez) Grüttner, Michael (2008). «Die „Säuberung“ der Universitäten: Entlassungen und Relegationen aus rassistischen und politischen Gründen». In: Joachim Scholtyseck eta Christoff Studt (Eds.). Universitäten und Studenten im Dritten Reich (LIT Verlag): 23-40. ISBN 978-3-8258-9753-6.
  • (alemanez) Jahnke, Karl Heinz (1995). Ermordet und ausgelöscht: zwölf deutsche Antifaschisten. Freiburg: Ahriman-Verlag GmbH. ISBN 9783894845537.
  • (ingelesez) Oldfield, Sybil (1987). «German Women in the resistance to Hitler». In: Joni Lovenduski (Ed.). Women and European Politics: Contemporary Feminism and Public Policy (University of Massachusetts Press): 81-122. ISBN 0-87023-552-4.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]