MARC formatu

MARC formatua (MAtxina-Readable Cataloging esaldiaren akronimoa) liburutegi katalogoetako datu bibliografiko informatizatuak trukatzeko formatua da, 1968an amaitua.
1960ko hamarkadan informatika iritsi zenean, MARC formatua sortu zen paper foramtura egokittuako katalogazio-arauak (ISBD) makina-lengoaiara itzultzeko beharrari erantzuteko. Hartara, sareta kodifikatuak proposatzen ditu, katalogazio erregistro (erregistro bibliografiko) bat osatzen duten zati guztiei etiketak esleitzen dizkietenak. Truke-formatu bat eratzea ere lortu nahi zen, liburutegiek erregistroak trukatu ahal izan zitzten, erabiltzen den kudeaketa-softwarea edozein dela ere.
Hasierako formatu horretatik aldaera ugari sortu ziren gero, nazionalak eta nazioartekoak, aurrerantzean MARC formatuen familia osatuko zutenak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]MARC formatuaren jatorria AEBko Kongresuko Liburutegia[1] da. Horrek bideragarritasun azterketa bat enkargatu zion Inforonics enpresari, eta, ondoren, formatua hartzeko lanak 1965ean hasi ziren, Henriette Avram[2] informatikariak gidatuta. MARC I proiektuaren helburuak, hasieran, sailkatze eragiketen ingurukoak zirenak, azkar aldatu ziren datuen transferentziari garrantzia haundiagoa emateko; ondoren, datu bibliografikoen trukea izan zen helburu nagusia. 1966 eta 1968 artean hamasei liburutegik parte hartu zuten probetan, astero hamarnaka mila erreigstro MARC formatuan idazteko. Proba horien ondorioek MARC I formatua aldatzea ekarri zuten. Ondoren, British National Bibliography erakundeko zerbitzuekin lankidetzan, MARC II formatua sortu zen 1968an. Eta 1969ko martxoan jarri zen martxan MARC formatuko lehen erregistroak trukatzeko zerbitzua.
Aldi berean, MARC sistema erabil zezaketen sistemen arteko elkarreragingarritasuna bermatzeko, ISO 2709 araua prestatu zen, izendatzaile komun bat sortzeko.[3]
Printzipioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]MARC formatua datu-eremuen segida bat da, luzera aldakorrekoa edo finkoa, eta eremu bakoitzak etiketa bat du (3 digituko zenbaki bat). Luzera aldakorreko eremuetarako, berriz, bi adierazle eta azpieremu daude (luzera aldakorrekoak edo finkoak). Eremu bereko azpieremuen mugatzaileek dolarra ($) karakterea dute. Azpieremuak errepikagarriak (bikoizgarriak, maila bereko datu bat sartzeko) edo errepikaezinak dira.
IFLAk zehatz-mehatz definitzen ditu eremu batzuk, baina erabiltzaileek tokiko etiketak sor ditzakete 9. digitua elabiliz. Azlen datu horiek ezin dira esportatu nazioartean.
Erabiltzaile-interfaze informatikoen garapenari esker, egitura mota honekin MARC datu-trukeak asko errazten dira liburutegien artean. Formatu egituratu horiek, gainera, erraztu egiten dute datu bibliografikoak sistema informatizatuetan sartzea. Sistema horiek iragazkiak eta/edo sarrera-saretak eskain ditzakete dokumentu-motaren arabera, katalogatzen dituzten dokumentuei dagozkien eremuen azalpena errazteko. IFLAk era askotako dokumentuetarako erabil daitezkeen eremu asko definitu ditu. MARC formatu batzuk aurrez egituratuta daude, dokumentu-motaren araberako sareten arabera, eta, horri esker, ia euskarri guztietarako saretak sortu dira.
Datuak sartzeko prestatuta dauden interfaze askok MARC saretak erabat ezkutatzeko aukera ematen dute, eta horien ordez, datu erabilgarri bakoitzari dagozkion sarrera-laukizuzenak aurkeztuz.
Aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975etik aurrera hainbat aldaera sortu ziren nazio mailan eta nazioartean:
- USMARC: formatu nazionala Estatu Batuetan ;
- CAN/MARC: formatu nazionala Kanadan ;
- MARC 21: USMARC, AUSMARC (Australia), UKMARC (Erresuma Batua) eta CANMARC bat-egitea, IFLAk truke-formatu gisa onartua. Bere mantenua Kongresuko Liburutegiak egiten du;
- UNIMARC: IFLAk 1977an sortua. Hasieraan, beste MARC formatuen arteko trukerako formatu bat izateko diseinatu zen. Orduan, nahikoa zen UNIMARC eta formatu bakoitzaren arteko konbertsio programak garatzea eta horrek orduan mugatu zituen beharrezko garapenak. Ordutik, beste formatuak bezala erabili izan da, eta, adibidez, Frantzian datuak trukatzeko formatu ofizial bihurtu da;[4]
- INTERMARC: Frantziako formatu nazional gisa sortu zen hasieran, eta Frantziako Liburutegi Nazionalak, Fresnesko Udal Liburutegiak, Puy-de-Dôme departamenduko Mediatekak eta Paris eta Lyongo musika kontserbatorioetako liburutegiek erabiltzen dute barnean.
MARC formatuko katalogo bat euskarri informatikoan kopiatzea ISO 2709 arauak definitzen du.
MARC formatuaren bilakaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilakaera teknologikoen eta webaren agerpenaren aurrean, MARC formatuak zenbait muga azaldu zituen, eta gero eta zaharkituago geratzen ari zen. Beraz, eboluzionatu egin beharra zuela ikusi zen, egokitzeko eta ez desagertzeko.
Hala, Kongresuko Liburutegia MARC formatua XML ingurunean erabiltzeko proiektu bat garatzen hasi zen 2001ean, erregistroak beste formatu batzuetara bihurtzeko aukerak zabaltzeko eta protokolo berriak erabili ahal izateko.[5] Bi eskema ezberdin garatu ziren:
- MARC21 formatuko eremu guztiak XML moduan adieraztea ahalbidetzen duen MARC XML eskema
- MODS eskema (Metadata Object Description Schema), erabiltzaileari bideratutako formatu sinplifikatuen artean kokatzen dena, hala nola Dublin Core eta MARC XML formatuen artean. MODS MARC XML baino errazagoa da, baina ez hain osoa.
Frantzian, Kultura eta Komunikazio Ministerioaren BiblioML - Mission de la recherche et de la technology proiektuak BiblioML formatua definitu zuen, UNIMARC formatu bibliografiko eta aginduen XML irudikapena dena.
Baina eboluzio horiek gorabehera, batzuek, Roy Tennant kasu, «MARKen heriotza» iragartzen dute. 2012an, Kongresuko Liburutegiak formatu berri bat proposatu zuen, BIBFRAME izenekoa, RDF grafo-ereduan oinarritzen dena eta MARC 21 ordezteku deula espero dena.[6]
Trantsizio bibliografikoa programa garatzen ari da Frantzia eta horren bidez, UNIMARCi beharrezko eboluzio bat inposatzeko proiektuari ekiten dio gehienbat, datuak RDFn erakustea ahalbidetu dezan. Eginkizun hori UNIMARC (CfU) Frantziako Batzordeak hartu du bere gain.[7] Bestalde, Frantziako Liburutegi Nazionalak ere INTERMARC formatua aldatzeko lana erabakia hartu zuen.[8][9]
Oharrak eta erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1 Introduction (1.1 MARC Bibliographic Records). 2019-08-01.
- ↑ Norman, Jeremy. «Henriette Avram Develops the MARC Cataloguing Standard : History of Information» www.historyofinformation.com (kontsulta data: 2026-01-29).
- ↑ Cazabon, Marie-Renée. (2005,). UNIMARC : Manuel de catalogage. in: Bibliothèques. Paris: Éditions du Cercle de la librairie.
- ↑ L’avenir d’UNIMARC: MARC est mort, vive le MARC !
- ↑ « MARC en XML », sur www.bnf.fr (consulté le 14 octobre 2021)
- ↑ Roy Tennant, “MARC must die” Accès libre [PDF], sur pbworks.com, 15 octobre 2002 (consulté le 14 octobre 2021)
- ↑ 1 Introduction (1.1 MARC Bibliographic Records). 2019-08-01.
- ↑ (Frantsesez) Peyrard, Sébastien. (2017-10-01). «L’Intermarc « nouvelle génération » de la BnF» Arabesques (87): 21. doi:. ISSN 2108-7016. (kontsulta data: 2026-01-29).
- ↑ Sébastien Peyrard, « À défaut d’enterrement : les défis et les promesses de l’INTERMARC nouvelle génération [archive] » Accès libre [PDF], 16 août 2018 (consulté le 14 octobre 2021)
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Françoise Leresche. Les formats MARC. .
- Emmanuelle Bermès (dir.), Vers de nouveaux catalogues, Paris, Électre - Éditions du Cercle de la Librairie, coll. « Bibliothèques », 2016, 171 p. (ISBN 978-2-7654-1513-8)
- Unimarc. .
- Format UNIMARC de diffusion des données de la BnF. .
- Format INTERMARC de diffusion - présentation générale. .
- Normes MARC 21. .
- UNIMARC formats and related documentation. .
- MARC Standards. .
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ISO 2709
- UNIMARC formatua
- BIBFRAME