Edukira joan

Outback

Koordenatuak: 25°S 130°E / 25°S 130°E / -25; 130
Wikipedia, Entziklopedia askea
Outback
Motabackcountry (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak25°S 130°E / 25°S 130°E / -25; 130
KokapenaIpar Lurraldea
Mendebaldeko Australia
Hego Australia
Hegoaldeko Gales Berria
Queensland
Estatu burujabe Australia

Outback (ingelesez: The Outback) hitzak Australiako barnealdeko eremu idor, basati eta zabalak izendatzen ditu. Bertako lursail oparo bakarrak ardi eta behi aziendentzako erabili ohi dira, eta etxalde bakan batzuk daude. Abeltzaintzaz gain, beste ekonomia jarduera nagusiak turismoa eta meatzaritza dira. Eremu haren neurri handia dela eta, abeltzaintza eta meatzaritzako baliabide erraldoiak eskaintzen ditu.

Film ugari eremu hartan girotuta daude, tartean The Sundowners (1960), Mad Max (1979) eta Mad Max 2 (1981), Gallipoli (1981, filmaren lehenbiziko zatia), The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert (1994), Ned Kelly (2003) eta Australia (2008).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]