Edukira joan

Ray Eames

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ray Eames

Bizitza
JaiotzaSacramento1912ko abenduaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles1988ko abuztuaren 21a (75 urte)
Hobiratze lekuaCalvary hilerria 
Familia
Ezkontidea(k)Charles Eames  (1941 -
Hezkuntza
HeziketaSacramento Charter High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, diseinatzailea, litografoa, ekoizpen diseinatzailea, artista grafikoa, gidoilaria eta arkitektoa
Lantokia(k)Los Angeles
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Abstract Artists (en) Itzuli

eamesfoundation.org
IMDB: nm0247194 Allocine: 34436 Allmovie: vn15348291
Find a Grave: 43397731 Edit the value on Wikidata
Charles eta Ray Eames, Esekitokia

Ray-Bernice Alexandra Kaiser Eames (Sacramento, Ameriketako Estatu Batuak, 1912ko abenduaren 15a - Los Angeles, 1988ko abuztuaren 21a) estatubatuar artista, diseinatzailea, arkitektoa eta zinema zuzendaria izan zen.[1]

Biografia eta obra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehengo urratsak Pintura abstraktuan eman zituen, Hans Hofmannekin 1933 eta 1939 artean.

1940ko irailean, ostera, hasi zituen ikasketak Bloomfield Hillseko Cranbook Academy of Art-en, Michiganen, eta han ezagutu zuen Charles Eames, gerora senarra izan zena. 1941ean ezkondu ziren. Los Angelesen, Kalifornian, jarri ziren bizitzen Charles eta Ray Eames, eta XX. mendeko diseinatzaile-karrera garrantzitsuenetako bat burutu zuten.

Eames bikoteak 1955ean diseinatutako Eames Lounge besaulkia

Bikotearen sormena onartuta badago ere, Rayri sarritan ez zaio bien artean egindako lanaren egiletza ematen. Eames estudioan, batez ere, ikuspegi artistiko bat ematea zen bere zeregina, piezen artean konposizioak egiteko, haien edertasuna nabarmentzeko, eta bereizirik mantentzen zuen beti diseinua zenaren eta artea zenaren ideia. Diseinu grafikoan eta ehungintzan zentratu zen batez ere.

Diseinu Grafikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eames Office-ko proiektuen ilustrazio grafiko eta komertzialak Ray-ri egotz dakizkioke neurri handi batean. Charles eta Eamesen bulegoaz gain, hogeita zazpi azaleko diseinu burutu zituen Arts & Architecture aldizkarirako, 1942tik 1948ra. Eamesen Herman Millerrentzako altzarien iragarkietan ere lagundu zuen (1948tik). Ray Eamesek zentzua zuen formarentzat eta kolorearentzat, eta Eamesen “itxura” edo “estilo” gisa ezagutzen denaren erantzule izan zen neurri handi batean. Atributu horrek markatu zuen “ona, oso ona eta ‘Eames'-en arteko aldea. Ray Eamesek ez zuen marrazkirik egin, baina dokumentatu eta Eamesen bulegoan landutako guztiaren jarraipena egin zuen, bulegoak urteetan zehar pilatutako argazki bilduma erraldoia kasu.

Ehun-diseinua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an, Eamesek hainbat ehun-diseinu sortu zituen, eta horietako bi, “Crosspatch” eta “Sea Things”, Schiffer Printsek ekoitzi zituen, Salvador Dalí eta Frank Lloyd Wrightentzat ere ekoitzi zituen ehun-gaiak konpainiak. MoMAk antolatutako ehungintza-lehiaketa batean, sariak eman zizkieten bere ehun-patroietako biri. Publizitaterako grafikoak, aldizkarien azalak, kartelak, denbora-lerroak, joko-taulak, gonbidapenak eta bisita-txartelak landu zituen. Ray Eames ehunen jatorrizko adibideak aurki daitezke arte museoen bilduma askotan. Ray Eames ehun-gaiak Maharamek berrargitaratu ditu “XX. mendeko ehun-gaiak” bildumaren barruan.

40ko hamarkadaren amaieran, Rayk eta Charlesek beren etxea diseinatu eta eraiki zuten, «Eames Etxea» izenez ezagutzen dena. Muino baten gainean eta Ozeano Barera begira, altzairuzko zati aurrefabrikatuekin eraiki zen etxea. Gaur egun ere, etxe hau arkitektura modernoaren maisulantzat hartzen da.

50eko hamarkadan, senar-emazteek arkitekturan eta altzarien diseinuan lan egiten jarraitu zuten.[2] Bere laneko piezarik ezagunenetako bat Eames Lounge besaulkia da, klubeko besaulkiaren interpretazio estatubatuar modernoa.[3] Askotan aitzindariak izan ziren teknika berriak erabiltzen, hala nola beira-zuntza edo erretxina plastikoa aulkien fabrikazioan. Gainera, Charles argazkilaritzarekiko eta film laburren ekoizpenarekiko interesa erakusten hasi zen.

Erakusketa ugari egiteaz ere arduratu ziren. Horietako lehena, «Matematika, zenbaki-mundu bat eta haratago» (1961), oraindik ere izaera herrikoiko zientzia-erakusketaren eredutzat hartzen da.

Ray Eames 1988an hil zen Los Angelesen, Charles baino hamar urte geroago.

Charles eta Ray Eames, Eames etxea
  • Eames etxea (1949)
  • Max De Pree House (1954)
  • Children's chairs (1945)
  • Eames Lounge Chair Wood (1945)
  • Circular table wood (1945)
  • Eames Plywood Side Chair (1946)
  • La Chaise (1948)
  • Eames RAR (Rocker Armchair Rod) Rocker (1948)
  • Eames Eiffel Plastic Side Chair (1950)
  • Eames Eiffel Plastic Armchair (1950)
  • Eames Desk and Storage Units (1950)
  • Eames Desk and Storage Units (1950)
  • Eames Sofa Compact (1954)
  • Eames Molded Plastic Side Chair (DSSN), Stacking base (1955)
  • Eames lounge chair and ottoma (1956)
  • Eames Aluminum Management Chair (1958)
  • Eames Aluminum Side Chair (1958)
  • Eames Aluminum Ottomas (1958)
  • Eames Executive Chair (1960) (aka: Lobby Chair, Time-Life Chair)
  • Eames Walnut Stool (1960)
  • Eames tandem sling seating (1962)
  • Two piece plastic chair (1971)
  • Eames Sofa (1984) hil osteko ekoizpena
  • Traveling Boy (1950)
  • Blacktop: A Story of the Washing of a School Play Yard (1952)
  • Parade Parade Or Here They Are Coming Down Our Street (1952)
  • A Communications Primer (1953)[4]
  • House: After Five Years of Living (1955)
  • Day of the Dead (1957)
  • Toccata for Toy Trains (1957)
  • The information Machine (1958)[5]
  • Kaleidoscope Jazz Chair, 1960
  • Polaroid SX-70, 1972, Polaroid Corporation-entzat egina.
  • Powers of Ten, 1977. IBMrako egina.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charlesekin batera, RIBAko Royal Gold Medal jaso zuen 1979an. Aitortza hori jaso lehen emakumea..

2008ko ekainaren 17an, Estatu Batuetako Posta Zerbitzuak 16 irudi eman zituen, Charles eta Ray Eamesen diseinuak ospatuz.[6]

Eames etxea AIA Twenty-five Year Award sariarekin nabarmendu zen 1978an.

Eames: The Architect and the Painter izeneko bikoteari buruzko dokumentala 2011n egin zuten, American Masters telesailaren parte gisa.[7][8]

Bien lana MoMAren bildumaren parte da eta askotan erakutsi izan da:[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Vitra | Charles & Ray Eames» Vitra.
  2. Charles & Ray Eames. El Poder del Diseño. .
  3. a b «Charles Eames, Ray Eames. Lounge Chair and Ottoman. 1956 | MoMA» The Museum of Modern Art.
  4. Eames, Charles; Ray Eames. A Communications Primer (PA9049). Prelinger Archives (archive.org).
  5. Eames, Charles; Ray Eames. The Information Machine (Sponsor: IBM). Prelinger Archives (archive.org).
  6. Service, United States Postal. «Charles and Ray Eames Stamps Backgrounder» about.usps.com.
  7. American Masters. (20 de junio de 2015). «Charles and Ray Eames: The Architect And The Painter Cd1» PBS (YouTube).
  8. «DOCUMENTAL: Eames. The Architect & the Painter» docomomoiberico.com.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]