Suillus collinitus
| Suillus collinitus | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Suillaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Suillus | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Suillus collinitus Kuntze, 1898 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Boletus collinitus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Suillus collinitus Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri erdipurdikoa, kendu azala eta tutuak. Nolanahi ere , hornigai gisa erabiltzen da (Sierra Morenan orein eta basurde haragien hornigai gisa erabiltzen da)
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa; lehenik ganbila, gero ertza altxatuta laua. Gaztaina zurbil kolorekoa edo marroi-horia, azalarekin uztartuta dauden fibrilla marroi ilunekin, hezetasunarekin likatsua da.
Tutuak: Itsatsiak, horiak, luzeak, baina Suillus granulatus espeziean baino laburragoak.
Poroak: Horiak, ez dute esnezko, tantatxo zuririk ateratzen, Suillus granulatus delakoaren ezaugarria.
Hanka: 5 - 9 x 1 - 1,5 cm-koa, zilindrikoa, oinarrirantz estutzeko joera du, batzuetan puntan amaitzen da. Kolore hori-zurixka du eta pikortatze hori batez apainduta dago, gero marroi bihurtzen da hondo horixkan; oinarrian arrosa kolorekoa da, mizelioaren hifen antzera.
Haragia: Zuri-hori kolorekoa; gogorra eta hauskorra gaztetan, zahartzean Boletus guztiak bezala biguna. Ez da kolorez aldatzen eta ez du usain edo zapore berezirik.[2]
Etimologia: Suillus hitza, latinezko "su" "suis" txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Collinitus epitetoa latinetik dator eta “untado”, likatsua esan nahi du. Gainazal likatsuagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria, azala eta tutuak kendu egin behar zaizkio. Suillus granulatus onddoaren antzeko kalitatekoa.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suillus granulatus espeziaren antzekoa da, eta autore batzuek honen aldaera bat bezala hartzen dute; Suillus collinitus delakoak mizelio arrosa du, eta kapelan fibrilla batzuk agertzen dira azalarekin uztartuta. Eraztunik gabeko Suillus luteus baten antza ere badu.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran eta udazkenean. Euria egin eta egun gutxira ernetzen da. Pinu gorrietan, baina basoko soilgune belartsuetan ere ager daiteke.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kanariak, Maroko, Algeria, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Israel, Himalaiako eremua eta Australia.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 73 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 138 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 525 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 47 or. ISBN 282-0865-4..
- ↑ Suillus collinitus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrisku txikiko egoeran dauden onddoak
- 1898. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Suillus
- Onddo jangarriak
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Kanarietako onddoak
- Marokoko onddoak
- Aljeriako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Turkiako onddoak
- Israelgo onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Australiako onddoak