Testu-tratamenduko programa
Itxura

Testu-tratamenduko programa edo testu-prozesadorea testuan oinarritutako dokumentuak lantzeko erabiltzen den programa informatiko bat da. Ohiko idazketarekin alderatuz eskaintzen dizkigun abantailak honako hauek dira: formatu digitalean gordetzen denez aurrerago erreproduzitu, berreskuratu eta berredita daitekeela. Dokumentu hauek ikusi, inprimatu, postaz bidali, beste formatu bat eman edo aurrerago erabiltzeko gorde daitezke.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Badago horrelako programa bat edo beste euskaraz erabiltzerik, hau da interfazea euskaraz ikus daiteke eta idazterakoan euskarazko zuzentzaile ortografiko automatikoak erabil daitezke, Hobelex kasu.