Tutorial
Tutoriala jakintza, bereziki praktikoa denean, transmititzeko argitalpen bat da, idatzizkoa, ahozkoa zein ikus-entzunezkoa izan daitekeena. Tutorialaren ezaugarri nagusiena didaktikoa izatea da.
Tutorial baten barruan beste testu tipo batzuk elkartu daitezke. Esate baterako azalpenak egon daitezke, edo iritzi testuak, geroago erakutsi eta irakatsiko dena ikastea zergatik den interesgarri defendatzeko argudio sorta bat.
Normalean tutorial baten corpuseko zati nagusia jarraibide sorta bat izaten da. Alde batetik zerrendatu ohi dira helburuak lortzeko behar diren tresnak eta osagaiak, eta bestetik, helburuak lortzeko behar diren prozedurak, tresna eta osagai horiek behar bezala erabiltzeko.
Askotan tutorialetan publizitatean ohikoak diren baliabideak erabiltzen dira, irakurlearen, ikuslearen edo entzulearen arreta lortzeko eta arreta hori bideratzeko.
Tutorialak Interneten
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingelesez tutorialak bilaketetan nabarmentzeko "How To" esamoldea erabili ohi da tutorialen izenburuetan, bi hitz horiek tutorial bat iragartzen dute ingelesez. Euskaraz, umoretsu, "How To" hori "Nola Demontre" itzuli egin da inoiz.[1][2]
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «NolaDemontre - Librezale.eus» librezale.eus (kontsulta data: 2024-12-03).
- ↑ «Kategoria:Nola demontre - Librezale.eus» librezale.eus (kontsulta data: 2024-12-03).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |