Wire (softwarea)
- Artikulu hau software aplikazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Wire (argipena)».
| Jatorria | |
|---|---|
| Sorrera-urtea | 2014 |
| Argitaratze-data | 2014 |
| Azken bertsioa | 3.31.4421 |
| Ezaugarriak | |
| Euskarria | Android, iOS, MacOS X eta Microsoft Windows |
| Programazio-lengoaia | C++ |
| Sistema eragilea | Android, iOS, Microsoft Windows, MacOS X eta GNU/Linux |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | GNU General Public License v3.0 or later eta GNU Affero General Public License, version 3.0 or later (en) |
| Ekoizpena | |
| Garatzailea | Wire Swiss (en) |
| wire.com | |
| Iturri-kodea | https://github.com/wireapp/wire |
Wire, Wire Swissek sortutako komunikazio eta lankidetza aplikazio zifratu bat da[1]. IOS, Android, Windows, MacOS, Linux... hainbat sistema eragilerentzat eskuragarri dago. Wirek zerbitzu multzo bat eskaintzen du: mezularitza, ahots-deiak, bideo-deiak, hitzaldiak, fitxategi-trukea eta kanpoko lankidetza barne. Hori guztia ertzetik ertzerako zifratze seguru batek babestuta.
Wirek zenbait aukera eskaintzen ditu, beti ere segurtasunari garrantzia eskainiz: Wire Pro, --enpresentzako lankidetza funtzioa eskaintzen duena--; Wire Enterprise, --eskala handiko edo araututako erakundeentzako ezaugarri gehigarriekin, Wire Pro funtzioak ere barne hartzen dituena-- eta Wire Red --eskariaren araberako krisi kasuetarako lankidetza suitea--. Wire Personal ere eskaintzen dute, hau da, erabilera pertsonalerako mezularitza-aplikazio segurua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak - Librezale.eus» librezale.eus (kontsulta data: 2020-07-14).