Lecce
| Lecce Lecce | |||
|---|---|---|---|
| Italiako udalerria | |||
| Administrazioa | |||
| Herrialdea | |||
| Italiako eskualdeak | |||
| Probintzia | Lecceko probintzia | ||
| Alkatea | Mauro Gattinoni (en) | ||
| Izen ofiziala | Lecce | ||
| Jatorrizko izena | Lecce | ||
| Posta kodea | 73100 | ||
| ISTAT kodea | 075035 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 40°21′07″N 18°10′09″E / 40.352011°N 18.169139°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 241 km² | ||
| Altitudea | 49 m | ||
| Mugakideak | Arnesano, Cavallino, Lequile, Lizzanello, Monteroni di Lecce, San Cesario di Lecce, San Pietro in Lama, Squinzano, Surbo, Torchiarolo, Vernole, Novoli eta Trepuzzi | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 94.783 (2023ko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 393 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Telefono aurrizkia | 0832 | ||
| Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
| Hiri senidetuak | Valladolid, Verona, Praga, Blagoevgrad, Skopje, Ostrów Wielkopolski, Budapest, Murtzia eta Amasya | ||
| Katastro kodea | E506 | ||
| Sailkapen sismikoa | 4 (Oso txikia) | ||
| Matrikula | LE | ||
| comune.lecce.it | |||
Lecce Italiako udalerri bat da. Lecceko probintzian kokatuta dago, Apulia eskualdean. 94.783 biztanle ditu, 241 kilometro koadroko azaleran banatuta.
"Hegoaldeko Florentzia" edo "Barrokoaren hiriburua" ezizenekin ezaguna da, bere eraikin barroko ikusgarriengatik turismo erakarpen bihurtu baita.
Lecce Salentoko Unibertsitatearen egoitza da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiako hego-ekialdean dagoen Salentoko penintsulan kokatuta, Apuliako eskualdean, honako udalerri hauekin egiten du muga:
Arnesano
Cavallino
Lequile
Lizzanello
Monteroni di Lecce
San Cesario di Lecce
San Pietro in Lama
Squinzano
Surbo
Torchiarolo
Vernole
Novoli
Trepuzzi
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairaren arabera, Troiako Gerraren garaian Sybar izeneko hiri bat existitu zen, Mesapiarrek sortua. Erromatarrek K.a. III. mendean konkistatu zioten mesapiarren nazioari eta Lupiae izendatu zuten.
Hadriano enperadorearen agintaldian (K.o. II. mendea, Inperioaren aroa), hiria 3 kilometroipar-ekialdera mugitu zen, Licea edo Litium izena hartuz. Leccek teatro eta anfiteatroa izan zituen eta distantzia batera dagoen itsasoko portuarekin (gaur egungo San Cataldo) lotuta zegoen. Lecceko tradizioak Orontius santua, bertan Sant'Oronzo deitua, hiriko lehen apezpiku kristautzat hartzen du, garai erromatarrean.
Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori ondoren, Lecce Totila ostrogodoen erregeak arpilatu zuen Gerra Gotikoetan. 549an erromatarren menpera itzuli zen, eta bost mendez Ekialdeko Inperioaren parte izan zen. Sarrazenoek eta lonbardoek konkistatu zuten tarte laburragoetan Erdi Aroan halaber.
XI. mendeko normandiar konkistaren ondoren, Leccek merkataritza eta politika garrantzia berreskuratu zuen (Tancredo Leccekoa kondea Siziliako azken normandiar erregea izan zen). Ondorengo Hohenstaufen eta Anjou dinastuen aginteak ere aberatsak izan ziren hiriarentzat. Lecceko konderria Siziliako Erresumako feudo handi eta garrantzitsuenetako bat izan zen 1053tik 1463ra, zuzenean koroari anexionatu zitzauob arte.
XV. mendetik aurrera, Lecce Italiako hegoaldeko hiri garrantzitsuenetako bat izan zen, eta, 1630etik aurrera, monumentu barroko preziatuekin aberastu zen. Otomandarren inbasioa saihesteko, Karlos V.a enperadoreak harresi lerro berri bat eta gaztelua eraiki zituen XVI. mendearen lehen zatian.
1656an, izurriteak jo zuen hiria.
Bigarren Mundu Gerran Leccen egoitza zuten ehiza-hegazkinek Egeo itsasoko Italiako garnizio isolatuei laguntzeko funtzioa izan zurrn 1943an. Erreguimen faxista jausi ondoren, Aliatuek Italia hegoaldea okupatu zutelarik, 1944 eta 1945ean, AEBetako 15. Aire Armadari atxikitako 98. bonbaketari astunen taldeko B-24 bonbaketa-hegazkinak Leccen egon ziren, eta handik nazien kontrako azken erasoetan lagundu zuten.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lecceko harria ("Pietra Leccese"), kareharri horixka eta oso biguina da. Eskuz zizelkatzeko erraza da, baina aireak ukitzean gogortu egiten da. Ezaugarri horri esker, eskultore, artisauek eta arkitektoek detalle fin, landu eta ikaragarri aberatsak sortu ahal izan zituzten, bereziki barrokoaren aroan, non arkitektura berezi baten sorgune bihurtu zen hiria.
Lecceko barrokoko maisulanak dira Santa Croce basilika, eta Duomo edo katedrala (Sant'Oronzo hiriko zaindariari eta Andre Mariaren Jasokundeari eskainia). Azken hau Giuseppe Zimbalok berreraiki zuen XVII. mendean. Bere kanpandorre altuarekin (70 metro) eta bi fatxada ikusgarrirekin: bat nagusia eta bestea bigarren mailakoa, plaza barnera begira. Plaza horretan, Duomoko plazan, nabarmentzen da halaber Seminario Zaharra (Palazzo dell'Antico Seminario, museo bihurtua 21. mendean).
Beste eliza barroko bikain batzuk dira, San Giovanni Battista, Sant'Irene, San Francesco della Scarpa, Santa Maria della Grazia, Santa Chiara eta San Matteorena. Eraikin zibila, Duomoko arkitekto berberak eraikia, Palazzo dei Celestini delakoa.
Indusketek herriko zentroan agerira ekarri dute anfiteatro erromatar zaharraren parte bat, Sant'Oronzo plazan. II. mendekoa da, eta 25.000 ikusle hartzeko edukiera izan zuen. Plaza berean daude Palazzo Sedile hiriko aginte jauregia (1592-1852 urteen artean izandako funtzio zibila), eta Sant'Oronzoren zutabea daude.
-
Piazza Sant'Oronzo
-
Piazza del Duomo
-
Fatxadaren azpialdea,Basilica di Santa Croce
-
San Giovanni Battista
-
Palazzo dei Celestini
-
Arco di Prato
-
Porta Napoli
-
Porta Rudiae
-
Palazzo Marrese
-
Ferdinando I di Borboneren obeliskoa.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lecceko kareharria da hiriko ekoizpen nagusietako bat. Ingurua nekazaritza-gune garrantzitsua ere bada, batez ere oliba-olio eta ardoaren ekoizpenagatik. Zeramikan espezializatutako industria-gunea ere bada.
