OnlyFans
Itxura
| OnlyFans | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | helduentzako edukietarako harpidetza zerbitzua eta sareko komunitatea |
| Jarduera sektorea | komunikabide soziala eta industria pornografikoa |
| Herrialdea | Erresuma Batua |
| Jarduera | |
| Honen parte | gig economy (en) |
| Enplegatuak | 1.000 (2022) |
| Erabilitako hizkuntza | ingeles |
| Ekoizpena | |
| Agintea | |
| Kudeatzailea | Fenix International Limited (en) |
| Egoitza nagusi | |
| Historia | |
| Sorrera | 2016ko iraila |
| Sortzailea | |
| webgune ofiziala | |
OnlyFans Interneteko edukien harpidetza zerbitzu bat da, Londresen egoitza duena. Sortzaileek euren profilen edukietara harpidetza egin duten erabiltzaileengandik irabazten dute dirua, zaleak deritzenak.[1] Horretarako zaleei hileroko kuotak, ikustaldiko ordainketak (pay-per-view) eta eskupekoak eskatzen zaizkie.
Zerbitzu mota hau sexu langileen artean oso hedatua bada ere, bestelako eduki-sortzaileak ere hartzen ditu, hala nola, musikariak, aktoreak, fitness-langileak, eta abar. Hori dela eta, ez dago polemikatik libre. Izan ere, batzuen ustez OnlyFans bezalako zerbitzuek sexu lana eta pornografia errazten baitute.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Onlyfans, zentsura bako sare sozial berria» Binke! 2021-02-19 (kontsulta data: 2021-04-02).
- ↑ (Ingelesez) Bindel, Julie. (2020-09-11). «OnlyFans is sex work and pornography — stop calling it ‘empowering’» Evening Standard (kontsulta data: 2021-04-02).