Edukira joan

World Atlas of Language Structures

Wikipedia, Entziklopedia askea
World Atlas of Language Structures
Datuak
Idazleacollective (en) Itzuli
ISBN978-0-199-25591-7

World Atlas of Language Structures ("Munduko hizkuntza egituren atlasa" edo WALS) material deskribatzaileetatik bildutako hizkuntzen egiturazko (fonologiko, gramatikal, lexiko) propietateen datu-basea da. Oxford University Pressek argitaratu zuen lehen aldiz CD-ROMa dakarren liburu gisa 2005ean, eta Interneteko bigarren edizio gisa kaleratu zen 2008ko apirilean. Antropologia Ebolutiborako Max Planck Institutuak eta Max Planck Liburutegi Digitalak kudeatzen dute. Editoreak Martin Haspelmath, Matthew S. Dryer, David Gil eta Bernard Comrie dira.[1]

Atlasak munduko hizkuntza askoren kokapenari, loturari eta oinarrizko ezaugarri tipologikoei buruzko informazioa dakar. OpenStreetMap mapekin elkarreragiten du. Atlasaren informazioa Creative Commons 4.0 Nazioarteko lizentziaz argitaratzen da. Max Planck Institute for the Science of Human History erakundeak antolatutako Cross-Linguistic Linked Data proiektuaren parte da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]